Hongik University, Seúl
Gure etorkizun jasangarria: birpentsatzea eta birdiseinatzea
Naturaren, mugen eta adimenaren eraldaketa-garai betean bizi gara. Kutsadura eta berotze globala dira konpondu behar ditugun benetako mehatxuak. Gehiegizko populazioak eta xahupenak itxaropena mundu ezezagun batean bilatzera bultzatzen gaituzte. Teknologia digitalak metabertsoa eta kriptomoneta ekarri ditu, eta haiek, aldiz, balioaren iraultza.
Hongikeko Unibertsitateko taldeak mugikortasunaren diseinuaren heroiak aurkezten dizkigu, gure etorkizun jasangarrira begira geure mugak gainditzen lagunduko digutenak: Innovator (Berritzailea), Challenger (Erronkagilea) eta Dreamer (Ameslaria). Innovator etorkizuneko jasangarritasunerako mugikortasunaren diseinu-irtenbidea da, ikuspegi praktiko bat iradokitzen duena hiriko bizitzarako. Challengerrek, aldiz, etorkizunerako itxaropen berriaren aitzindariak izan gaitezen proposatzen digu, itxarobide berria ekarriko duen mundu ezezagunera eramango baikaitu horrek. Eta Dreamerrek, berriz, mugikortasunak metabertsoan izango duen diseinua definitzen du; han gaitasunek zein banakotasunak ez dute inolako mugarik izango. Hauxe izango da etorkizuneko belaunaldiaren mito berria: gure etorkizuneko adimenak esploratzea.
Mugikortasunaren diseinuaren hiru heroi horiei esker, egun bizi dugun mundutik —lehiakortasunean eta hazkundean oinarritua— elkarbizitzan eta jasangarritasunean oinarritutako mundu berri batera bideratu ahalko dugu etorkizuna.
Mentoreak
Jun Hyuck Eoh, Keun Lee
Taldekideak
Dong Hyeok Choi, Je Sub Kim, Se Joon Kim, So Jeong Ko, Seungah Lee, Kyung Taek Lim, Sung Guk Park, Hyewon Seo
Kideak
Hyundai Motors, Hego Korea
Kilo Design, Hego Korea
MecaLab, Corea Hego Korea
Daejin Tech Industry Co., Hego Korea
Keit, Hego Korea
Hongik Smart Mobility Center, Hego Korea