Universidad de Navarra
Pentsamendu globala, tokian tokiko ekintza
Mugikortasun jasangarriaz hitz egiten denean, hiri handiak soilik hartzen dira gogoan, zeren eta Espainia bezalako herrialdeetan biztanlegoaren % 80 hartzen baitute. Baina badago errealitate bat —landaguneak—, non ibilgailu pribatua baita alternatiba bakarra mugikortasun egoki bat ziurtatzeko eta, horrekin batera, funtsezko zerbitzu askotara iritsi ahal izateko. Hala ere, pertsona kopuru handi bat dago bertan autorik ez daukana edo gidatzeko gai ez dena (adin, mendekotasun eta kostu kontuengatik) eta, beraz, adiskideen, ahaideen edo bizilagunen mendean daude funtsezko zereginak egiteko.
Nafarroako Unibertsitateak landa-eremuetarako ekosistema autonomo, partekatu eta jasangarri bat aurkezten du, hiriguneekin lotura sare bat ehuntzera bideratua. Ekosistema horrek hau aldezten du, besteak beste: komunikazioa erraztuko duten azpiegitura elkarri lotuak, igorpenak murriztuko dituzten energia garbiek ibilarazitako ibilgailu autonomoen inplementazioa eta zerbitzu partekatu baterantz zuzendutako eboluzioa, autoaren jabe izatearen kulturari amaiera emango diona.
Mentoreak
Javier Antón Sancho, Paz Morer Camo
Taldekideak
Aitor Cazón Martín, Fernando Manuel Alonso Pedrero, Romualdo Bertomeu Cubells, Álvaro Fernández Gil, Alaya Galán Ormazabal, Leire Gómez Olagüe, Iñigo Gutierrez, Jorge Izaguirre Goñi, Maria Isabel Rodríguez Ferradas, Lucía Ruiz Ullate, Juan Sola Belloso, María Fernanda Suazo Espinoza, Irene Ugidos Arias, Warren Dave Santiago Reyes
Kideak
Grupo Antolin, Espainia
Centro Tecnológico CEIT‑BRTA, Espainia
Parklex, Espainia
SQAdrones, Espainia
Ecomagnet, Espainia