image
Iragandako erakusketa

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

2022.02.11 - 2022.05.22

Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao museoek funtsezko hainbat artistaren 70 maisulan inguruko aukeraketa bat aurkezten dute. Sorta horrek MAMen bildumaren historia irudikatzen du, XX. mendeko hastapenetan Parisen sorturiko abangoardia-mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko xedearekin.

MAM museoa 1937ko Exposition internationale historikoaren haritik eraiki zen, Paris hiriak zituen arte modernoko funtsak biltzeko. Funts horiek handituz joan ziren hurrengo urteetan, Parisko arte-eszenako artista ospetsuenen lanak erosi baitzituzten, eta, 1961. urtean, MAM museo bilakatu zen modu ofizialean. Mezenasek funtsezko papera jokatu zuten proiektuaren garapenean, Maurice Girardin doktoreak bereziki; izan ere, azken horrek 1953an museoari utzi zion legatua bilakatu zen artista fauvista eta kubisten lanak, bai eta Parisko Eskolaren ordezkarienak batzen dituen maisu modernoen bildumaren muina.


Amedeo MODIGLIANI
Begi urdineko emakumea (Femme aux yeux bleus), ca. 1918
Olio-pintura mihise gainean
81 × 54 cm
Inb. : AMVP 1681
© Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris

Bisita birtuala

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
visita-virtual-MAM

Erakusketa

Louis Valtat

Louis Valtat
Paisaia mediterraneoa (Paysage méditerranéen), ca. 1902
Olio-pintura mihise gainean
97 x 131 cm
Musée d’Art Moderne de Paris,
Dohaintza: Ambroise Vollard jauna, 1931

Paris elkargune

306. ARETOA
Amedeo Modigliani

Amedeo Modigliani
Begi urdineko emakumea (Femme aux yeux bleus), ca. 1918
Olio-pintura mihise gainean
81 x 54 cm
Musée d’Art Moderne de Paris
Legatua: Maurice Girardin doktorea, 1953
© Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris

Giorgio de Chirico

Giorgio de Chirico
Malenkonia hermetikoa (Mélancolie hermétique), 1919
Olio-pintura mihise gainean
62 x 49,5 cm
Musée d’Art Moderne de Paris
Dohaintza: Mathilde Amos andrea, 1955
© Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris
© Giorgio De Chirico, VEGAP, Bilbao, 2022

Museoan

Galerias_MAM
Galerias_MAM
Galerias_MAM
Galerias_MAM
Galerias_MAM

Partekatu