MATERIAL BERRIAK
MATERIAL BERRIAK

Modernitatearen sinonimoa izan zen altzairua. Arkuzko labe elektrikoa erabiliz lantzen ziren galdaketa-metodo berriei esker lortua, material horrek aplikazio ugari eskaintzen zituen: azpiegituretan, garraiobideetan, makinetan zein tresnerian. Artista askok erakutsi zuten makinen munduarekiko lilura beren koadroetan. Fernand Légerrek, adibidez, tutu-formak margotu zituen. Gizona piparekin (1920) margolanak metalezko gorputza duen gizon bat irudikatzen du. Roboten etorrera iragarri ote zuen Légerrek?

Fernand Léger
Gizona piparekin (L'homme à la pipe), 1920
Olio-pintura mihise gainean
Inv.: AMVP 1118
© Fernand Léger, VEGAP, Bilbo, 2022
Argazkia: © Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris