1937an Parisen egin zen Arteen eta bizitza modernoari aplikatutako tekniken nazioarteko erakusketaren harira, hiriko udalak arte modernoari eskainitako museo bat sortzea erabaki zuen XX. mendeko mugimendu artistikoak jasoko zituen bilduma bat eratu eta aberasteko. Maurice Girardin doktoreak 300 lan eman zituen dohaintzan, eta horri esker hasi zen itxuratzen MAMen bilduma Palais de Tokyo-ko mendebaldeko hegalean. 1961ean inauguratu zen ofizialki Parisko Musée d’Art Moderne.
2013an, Parisko museo publikoen sarean sartu zen MAM; sare hori Paris Musées deitzen da, eta hamalau erakundez osatuta dago. Gaur egun, MAMen bildumak 15.000 pieza inguru ditu, eta beren aniztasunak eta berezitasunak erreferente bihurtu dute erakundea hiriko kultur zirkuituan.
Parisko Musée d’Art Moderneren kanpoaldea, 1937
© Pierre Jahan/Roger-Viollet