Didaktika proiektuaren barruan, Museoak hezkuntza-guneak diseinatu eta jarduerak antolatzen ditu erakusketen osagarri izateko. Horretarako, bai aretoetan bai online, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu ikusgai dauden obrak balioesten eta ulertzen laguntzeko.
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketarako diseinatu den hezkuntza-online gune honetan, 1937an Parisen jaiotako Musée d’Art Moderne (MAM) erakundearen sorrera eta Raoul Dufyren Elektrizitatearen espiritua (La Fée Électricité, 1937) obra ikonikoa ezagutu ahal izango ditu bisitariak. MAMen bildumako pieza enblematiko horretatik abiatuta deskubrituko dugu elektrizitatearen garapenak eta aurrerabide teknikoek nola eraldatu zituzten errotik Parisko artea eta bizitza.