MUGIMENDUDUN IRUDIAK
MUGIMENDUDUN IRUDIAK

XIX. mendearen amaieran agertu ziren mugimendudun aurreneko irudiak Eadweard Muybridgeren zoopraxiskopioari, Thomas Edisonen kinetoskopioari eta, geroago, Lumière anaien zinematografoari esker. Errealitatearen pertzepzioa aldatu egin zen. Mugimendua atzemateko eta errealitatea irudi zuri-beltzeko planoetan zatikatzeko zuen moduari esker, zinemak mundua ikusteko modu berri bat eskaini zuen. Ideia horietako batzuk pintura kubistetan aurki ditzakegu. Bazenekien Georges Braque eta Pablo Picasso zinemazale handiak izan zirela?

Lumière zinematografoa proiektore gisa erabilita, 1897. Operadorea Moisson jauna da, Lumière lantegietako makineria-burua eta zinematografoaren prototipoa erakusteaz arduratzen zena. Grabatua: Poyet.
© Roger-Viollet