Hezkuntza-proiektua
Guggenheim Bilbao Museoaren proiektua pertsona guztiei dago zuzenduta, eta hainbat eratako programak, jarduerak eta tresnak hartzen ditu barnean.
Ikasi
- Irakasmundua
- Familiak
- Gizarte-programak
- Laguntza eta bitartekaritza
- Prestakuntza
Jarduerak
- Programa publikoak
- Arte eszenikoak eta biziak
Balioak eta kontzeptuak
Artea eta artistak
Artearekiko eta artistarekiko errespetua eta enpatia sustatzea.
Bisitariek arteari buruz iritzi eta irizpide desberdinak izan ditzaten ahalbidetzea.
Arte- eta hezkuntza-praktika ezagutza eraikitzeko eta sortzeko tresna gisa ulertzea.
Ikasketa indibiduala eta kooperatiboa
Ikasketa partekatu eta kooperatiboaren alde egitea, baita norberaren espiritu kritikoa garatzearen alde ere.
Sormenak, irudimenak, emozioak eta gozamenak zeharkako ikasprozesuetako tresna gisa duten garrantziaz ohartaraztea.
Hezkuntza-eragileak
Irakasleek, Museoko hezitzaileek eta artistek ikasprozesuetan duten zeregina handitzea.
Museoa ikasteko gune eta tresna gisa erabiltzea.
Lankidetza eta trukea
EAEko eragile eta erakunde kulturalekin trukea sustatzea, hainbat diziplinatako jarduerak biltzen dituen programazio bat sortzeko eta gure inguruan garatzen diren proposamen eta proiektuen aberastasuna eta ugaritasuna ezagutarazteko.
Hezkuntza-komunitateak eta balio sozialak
Dauden komunitateen aniztasuna ikusgai jartzea, eta Museoa topaleku eta ezagutza sortzeko gune gisa indartzea, baita ingurune hurbilenarekin elkarrizketa sortzeko eremu gisa ere, horrek sozialki anitzak diren testuinguruek elkar ulertzea ahalbidetzen baitu.
Aniztasuna, irisgarritasuna eta gizarteratzea
Hezkuntza-esperientzia eta ikasteko modua desberdinak eskaintzea.
Hezkuntza-programazioa pertsona guztiei zuzentzea, bai Museora etortzen direnei, bai etortzerik ez dutenei ere.
Nazioarteko prestakuntza
Artista eta ikasleei zuzendutako nazioarteko prestakuntza-programak sortzea, Guggenheim Bilbao Museoa Guggenheim Sareko kidea dela aprobetxatuz.
Hospitalitatea eta ongizatea
Hospitalitateak duen garrantzia nabarmentzea ekintza ugariren bidez, oroimenean geratuko den eta ongizatea eta komunikazio asertiboa nagusi izango dituen museoko esperientzia bat izaten laguntze aldera.