Irakasmundua
Irakasle gisa hezkuntza-eragile protagonista eta ezinbestekoa zaren aldetik, ZURETZAT eta
ZURE IKASLE TALDEARENTZAT diseinatutako hainbat jarduera eta programatan parte har
dezakezu. Zuentzat egokitu ditzakezu gainera, zuen interesen, denboraren edo beharren
arabera. Baliabide eta tresna digital ugari ez ezik, Artea ikasbide programa berritzailea ere
antolatzen du Museoak.
Babeslea:
ZURE IKASLE TALDEARENTZAT
ESKOLA-BISITA
Parte hartzeko diseinatutako ibilbideak, Museoko taldeek dinamizatuak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasle-taldeentzat dira. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Ordutegiak: 10:30 eta 12:15, asteartetik ostiralera.
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 40€/taldeko
BISITA AUTOGIDATUA
Zuen ikasleek Museora egingo duten bisita dinamizatuko duzuen hezitzaileentzat.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, LHko eta HHEko ikasleentzat.
Ordutegiak: 11:00, 13:00, 15:00 eta 17:00, asteartetik ostiralera, eta 13:00 eta 15:00, larunbat eta igandeetan.
Doan.
Artistek ikastetxean ematen duten programa esklusiboa eta berritzailea, curriculumeko arloak indartzearren. 20 saio. Doakoa.
Lehen Hezkuntzako ikasleak.
ZURETZAT
Hitzaldi-tailerrak online: Pedagogia, artea eta…
Artearen pedagogiari lotutako hitzaldi tematikoak, online eta zuzenean. Ikasgelan ikasleekin
lantzeko jardueren adibideak eskaintzen dituzte. Doan.
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako (LH) eta Helduen Hezkuntzako (HHE)
irakasleak.
Orientazio-saioak
Museoko hezkuntza-taldearekin batera erakusketak prestatzeko. Erakusketarako bisita bat sartzen da.
Ordutegia: 17:00etatik 18:30era, asteartean euskaraz eta ostegunean gaztelaniaz.
Iraupena: Ordu 1 eta 30 min.
Ikastetxearen egiaztagiria beharko da programetara sartzeko, baita irakasle gisa egiaztatzeko dokumentazioa ere.
Lagun gaitzazu: bisita bakoitzeko plaza-kopurua oso mugatua denez, ezin bada joan, abisatu egin behar da, beste hezitzaile batzuek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Ez dira onartuko erreserbarik egin ez duten laguntzaileak.
Hilma af Klint: urriak 29 eta 31
Paul Pfeiffer. Askatasunaren jaiotzaren historiaren atarikoa: abenduak 10 eta 12
Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz: martxoak 11 eta 13
Budapesteko Arte Ederren Museoa: marrazkiak eta grabatuak: martxoak 25 eta 27
In situ: Refik Anadol: maiatzak 6 eta 8
Erakusketetarako doako sarrerak
Erakusketa berriak modu independentean bisitatzeko eta ezagutzeko.
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Ikastetxearen egiaztagiria beharko da programetara sartzeko, baita irakasle gisa egiaztatzeko dokumentazioa ere.
Yoshitomo Nara: irailak 25 eta 26
Hilma af Klint: urriak 23 eta 24
Paul Pfeiffer. Askatasunaren jaiotzaren historiaren atarikoa: abenduak 3 eta 4
Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz: otsailak 25 eta 26
Budapesteko Arte Ederren Museoa: marrazkiak eta grabatuak: martxoak 18 eta 19
In situ: Refik Anadol: apirilak 29 eta 30