Ikasi

Ikasi Online

ONLINE IKASI Museoaren hezkuntza-programazioaren atal digitala da. Aurrez aurreko esperientzia pedagogikoa programa eta tresna digital jasangarri eta iraunkorrekin eta programazio berritzaile eta eskuragarri batekin indartzea du helburu.

Christian-Marclay-The-Clock

Ikastaroak

Museoko online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta arte garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuak modu erraz eta zehatzean barneratzeko, egungo ikuspegi batetik abiatuta.

Ikastaroak esparru bakoitzeko adituek ematen dituzte, eta Museoaren Bilduma eta bertako programazio artistiko dinamikoa dira abiapuntuak. Halaber, bideo bidezko eskolak eta material gehigarriak eskaintzen dituzte.

Film & Video. Irudia mugimenduan bitarteko artistiko gisa

Pop Artea, atzo eta gaur

Marrazketa arte garaikidean

Charla taller web recortada

Hitzaldiak-tailerra

Gaikako online hitzaldi-sorta, zuzenean, artearen pedagogiaren ingurukoak. Jardueren zenbait adibide ematen dira ikasgelan ikasleekin lantzeko. Doakoak.

artetik

Berrikuntzarekin eta edukien eskuragarritasunarekin duen konpromisoaren zati gisa, Museoak esperientzia digital aitzindari bat eskaintzen du, bere funts artistikoen eta gugan pizten dituzten emozioen bidez beste bisitari eta obra batzuekin konektatzeko aukera ematen duena.