Group VI HaK084 NEW 2

Aldi baterako erakusketak

Guggenheim Bilbao Museoak, arte moderno eta garaikideko aldi baterako erakusketa-programazio dinamikoa aurkezteaz gain, egungo artearen oinarrietan sakontzen du, eta artearen historiaren nazioarteko eszenari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen du.

Hilma af Klint
The Ten Largest Hak102 2

Hilma af Klint

Museoaren bigarren solairuan, Hilma af Klint (1862-1944) abstrakzioaren aitzindariari eskainitako erakusketa handi bat dago, eta, bertan, artista suediarraren sail garrantzitsuenak biltzen dira.

Af Klinten obretan bilaketa espirituala agerikoa da, haren garaikide izandako beste artisten lanean bezala, tartean, Piet Mondrian edo Vasily Kandinskyk. Artistak irudikatu zituen gaien artean, bizitzaren etapak, eboluzioa nahiz teosofian, antroposofian eta bestelako korronte filosofiko eta espiritual ezberdinetan inspiratutako beste gai batzuk aurkitzen dira. Zientziak ere interes handia piztu zion Af Klinti, haren lana inspiratzearekin batera. Horrela ikus daiteke partikula atomikoei eskainitako lan sorta batean —202 gelan—. Izan ere gai hori zehatz-mehatz aztertu zuen bere koadernotako askotan.

Koaderno horietako batean —20.000 orrialde baino gehiago bete zituen oharrekin—, artistak bera hil eta 20 urte igaro arte bere lana jendaurrean ez erakusteko nahia adierazi zuen. Modu horretan, hil zenean, aparteko ondarea utzi zuen etorkizunean ezagutzeko.

Hilma af Klint
Hamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907
Tenpera paper gainean, mihise gainean mutatua
322 x 239 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 102
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Anthony McCall: Segundo-frakzioa
Proyecto nuevo 2 scaled

Anthony McCall: Segundo-frakzioa

Bideo-arteari eta mugimendudun irudiari modu iraunkorrean eskainitako Film & Video aretoak Anthony McCall artistaren Segundo-frakzioa aurkezten digu oraingo honetan. Bere argi trinkozko obretan, New Yorken bizi den artista britainiarrak zinemaren, eskulturaren, marrazkiaren eta instalazioaren elementuak bateratzen ditu.

Erakusketara sartzean Ke-lainoa (2017) argazki-saila aurkituko dugu, baita McCallen lehen piezetako bat ere, Zuri-beltzeko miniatura (1972). Azken hori karrusel motako diapositiba-proiektore batekin egindako instalazioa da, eta ikusgai jartzen dituen irudiek hondar-inpresio negatiboa eragiten dute ikuslearen erretinan.

Aretoko gune nagusira sartuta, Segundo-frakzioa Ispilua IV (2024) instalazioa topatuko dugu. Lan horrekin, McCallek erabat eraldatzen du espazioa eta hankaz gora jartzen du pertzepzioa laino artifizialaren, ispiluen eta proiektatutako argiak eragiten dituen bolumenen artean sortzen diren jolasen bidez.

Anthony McCall
Segundo-frakzioa (Ispilua) IV [Split Second (Mirror) IV], 2024
Instalazioaren ikuspegia, Guggenheim Bilbao Museoa
Eskaintza: artista eta Sean Kelly, New York, Los Ángeles & Sprüth Magers
© Anthony McCall

Beste ibilbide batzuk