talleres de verano

Familia-bisitaldia

Bisitatu Guggenheim Bilbao Museoa familiartean! Haurrentzat berariaz diseinatutako jarduera eta material aukera zabala dakarkigu, Museoa ekarrekin arakatu dezazuen. Gogoratu artelanak ezin direla ukitu, eta komenigarriagoa dela txikiak eskutik helduta eramatea. Eskerrik asko zuen laguntzarengatik!

Eraikina
El edificio | Guggenheim Bilbao Museoa

Eraikina

1. solairua, Atrioa

Badago zer arakatua Museoko Atrio inguruan! Aretoen kanpoaldea estaltzen duten materialek gune bakoitzak barrutik nolako forma duen jakiten laguntzeko arrastoak eskaintzen dituzte. Saiatu titaniozko estalkia duten aretoen eta kareharrizkoa dutenen arteko aldeak aurkitzen.

Artelan iraunkorrak eta kokapen zehatzekoak
Su-iturria | Yves Klein | Guggenheim Bilbao Museoa

Artelan iraunkorrak eta kokapen zehatzekoak

Plaza, terraza

Frank Gehryk diseinatutako eraikinaren barruan nahiz kanpoan modu iraunkorrean kokatuta dauden zenbait obra Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoak dira, eta horietako batzuk kokapen zehatzeko artelanak dira, hau da, berariaz gune horietara egokitzeko pentsatu eta egin dituzte artista garaikideek.

Puppy, lorez estalitako West Highland Terrier txakurkume erraldoia, Museora ongietorria emateaz arduratzen da. Baina gogoetatu al duzue inoiz ea nola ureztatzen den Jeff Koons artistak sortutako eskultura bizi eskerga? Puppy modu jasangarri eta eraginkorrean ureztatzen da, hainbat teknologia uztartzen dituen sistemaren bidez egin ere. Horrela, obra osatzen duten milaka loreek behar duten ura baino ez dute jasotzen; ez gehiago, ez gutxiago.

Erakusketak
La Materia del Tiempo | Richard Serra | Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketak

1. solairua

Museoko erakusketek artelanak sortzeko eta ulertzeko modu berriak ikasteko aukera ugari eskaintzen dituzte. Ibili Richard Serraren Denboraren materia instalazioan barrena, eta sartu eskulturen barruan, haien formak nola aldatzen diren ikusteko. Amaitutakoan, ez ahaztu areto horretara ematen duen balkoitik begiratzea. Ziur harrituta geratuko zarela!

Richard Serra
Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Altzairu herdoilkorra
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Komunak eta haurtxoak aldatzeko tokiak
Cambiabebes

Komunak eta haurtxoak aldatzeko tokiak

1. solairua eta sotoa

Museoko solairu guztietan daude komunak. Haurtxoak aldatzeko tokiak, aldiz, lehenengo solairuan eta Museoko sotoan daude.

Beste batzuk
Informazio-mahaia | Baliabideak | Guggenheim Bilbao Museoa

Beste batzuk

1. solairua, arropazaindegia

Museoko arropazaindegian haurrentzako aulkitxoak eta haurtxoak eramateko motxilak dauzkazue eskuragarri, zuen bisita erosoagoa izan dadin.

 

Guggenheim Bilbaoko taberna eta jatetxeak
Interior del restaurante Nerua | Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbaoko taberna eta jatetxeak

Bar Guggenheim Bilbao tabernan mokaduak, pintxoak, pastelak eta edariak dituzue eskuragarri, baita eguneko platera ere. Museoak kalitate handiko bi sukaldaritza-esperientzia ere eskaintzen ditu: Nerua Guggenheim Bilbao, goi-mailako sukaldaritzako jatetxea, eta Bistró Guggenheim Bilbao, proposamen informalagoa. Gaur egungo osasun-egoera dela-eta, baliteke zerbitzuan aldaketak egotea.

Hilma af Klint
Group IX SUW Hak161

Hilma af Klint

Ezagutu ezazu Hilma af Klint (1862–1944) artista suediar handiaren lana Museoak bigarren solairuan eskaintzen dion erakusketa handian.

Sorkuntza abstraktuak egin zituen lehen egiletzat hartzen da; hau da, ikusten den mundua modu erabat figuratiboan irudikatzea baztertu zuen. Horren ordez, Af Klintek forma organikoz eta kolorez betetzen ditu bere mihiseak. Sinbolismoz beteta daude haren margolanak; adibidez, hazkundea gogorarazten duten espiralak bezalako motiboak edo harmonia irudikatzen duen kolore berdea erabiltzen ditu behin eta berriz.

Telefonoa edo X izpien aurkikuntza bezalako asmakuntzak gizartea eraldatzen ari ziren une batean, Af Klintek ere bere garaiko aurrerapen teknologikoak kontuan hartu zituen bere margolanetan. Esate baterako, atomoan inspiratutako saila egin zuen, begi hutsez ikusi ezin zen eta zientziak aztertzen zuen partikula.

1915eko Beltxarga bezalako sailetan (208 gelan), artistak bere irudimen handia agerian jartzen du. Kontrakoen joko baten bidez, zisnearen lerro bihurriak irudi geometriko bilakatzen dira pixkanaka-pixkanaka.

Hilma af Klint
Beltxarga, SUW/UW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW/UW, Grupp IX/SUW), 13 zk., 1915
Olio-pintura mihise gainean
148,5 x 151 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 161
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Beste ibilbide batzuk