image
Iragandako erakusketa

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino

2023.06.27 - 2023.10.08

“Zer esan nahi du bizitza bat bizitzeak? Pentsamendu horretan galtzen naiz artelan bat sortzen dudan bakoitzean”.

“Disoluzioa eta metaketa, hedapena eta banaketa, obliterazio partikulatua eta unibertsotik datozen erreberberazio ezkutuak. Horiek izango ziren nire artearen oinarriak, eta jada forma hartzen ari ziren garai haietan”.
Japoniako Yayoi Kusama (Matsumoto, Nagano, 1929) artista eta idazlea arte-historialariek miresten duten figura berezia da haren ibilbide aitzindariarengatik; izan ere, hirurogeiko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte mugimendu artistiko ugari biltzen ditu. Mundu-mailan benetako kultur ikono bihurtuta, azken zazpi hamarkadetan Kusama bere ikuspegi abangoardistari eskaini zaio uste osoarekin, haren bizi-filosofiaren isla garbia den estetika pertsonala perfekzionatuz.
Erakusketa honetan Kusamaren sormen-esplorazioak bultzatzen dituzten gai existentzialak jorratzen dira. Haren pintura, marrazki, eskultura, instalazio eta happening eta perfomanceei buruzko material dokumentalaren bidez, haren jarduerari buruzko analisi sakona eskaintzen du erakusketak, Bigarren Mundu Gerran nerabe zela egindako lehen marrazkietatik hasi eta ispiluekin egindako azken murgiltze-instalazioetaraino. Kronologikoki eta gaika antolatuta dago Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketa, eta, bertan, artistaren bizitza zeharkatzen duten funtsezko sei gai jorratzen dira: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Natura Kosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren Energia. Gai horiek Kusamaren unibertso obsesiboaren barruan erlazionatuta agertzen dira eta eboluzionatu egiten dute. Kusamak hamarkadak daramatza eszena artistikoa eta gizartea astintzen, “gizateria osoa sendatzeko” asmoarekin.


Aretoak: 103 eta 105
Komisarioak: Doryun Chong eta Mika Yoshitake, Lucía Agirreren laguntzarekin
Egoitzak: M+, Hong Kong eta Guggenheim Bilbao Museoa
Hong Kongeko M+ museoak antolatutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Yayoi Kusama
Auto obliterazioa (Self Obliteration), 1966–74
Pintura manikietan, mahaia, aulkiak, ileordeak, poltsa, katiluak, platerak,
pitxerra, hautsontzia, plastikozko landareak, plastikozko loreak eta frutak
Guztizko neurri aldakorrak
M+, Hong Kong
© YAYOI KUSAMA

Bisita birtuala

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
visita-virtual-kusama

Erakusketa

Autorretratua

Yayoi Kusama
Erretratua (Portrait), , 2015
Mihise gaineko akrilikoa
145,5 × 112 cm
© YAYOI KUSAMA
Amoli Foundation Ltd. Bilduma

Infinitua

Yayoi Kusama
Transmigrazioa (Transmigration), 2011
Mihise gaineko akrilikoa
Lau panel, 194 × 521,2 cm guztira
© YAYOI KUSAMA
Ota Fine Arts Bilduma

Metaketa

Yayoi Kusama
Titulurik Gabea (Aulkia) (Untitled (Chair)), 1963
Oihal bete josia, zura eta pintura
81 × 93 × 92 cm
© YAYOI KUSAMA
Artistaren bilduma

Konektibitate Erradikala

Yayoi Kusama
Auto-obliterazioa (Self-Obliteration), 1966–74
Manikien gaineko pintura, mahaia, aulkiak, ileordeak, poltsa, katiluak, platerak, pitxerra, hautsontzia, plastikozko landareak, plastikozko loreak eta plastikozko frutak
Dimentsio aldakorrak
© YAYOI KUSAMA
M+, Hong Kong

Natura Kosmikoa

Yayoi Kusama
Kalabazak (Pumpkins), 1998–2000
Teknika mistoa
6 pieza, dimentsio aldakorrak
© YAYOI KUSAMA
Artistaren bilduma

Heriotza

Yayoi Kusama
Nerbio baten heriotza (Death of a Nerve), 1976
Teknika mistoa oihal betearekin
Diametroa: 15 cm; luzera: 100 m
© YAYOI KUSAMA
Lito eta Kim Camacho bilduma

Bizitzaren Energia

Yayoi Kusama
Zerura hegan igo ziren arimak (Souls That Flew in the Sky), 2016
Mihise gaineko akrilikoa
194 × 194 cm
© YAYOI KUSAMA
Artistaren bilduma; Ota Fine Arts, Victoria Miro eta David Zwirner-en kortesia

Infinituaren Ispilu-Gela

Yayoi Kusama
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (Infinity Mirrored Room – A Wish for Human Happiness Calling from Beyond the Universe) , 2020
Beira ispiluduna, zura, LED argi-sistema, metala eta panel akrilikoa
293.7 × 417 × 417 cm
© YAYOI KUSAMA
Ota Fine Arts-en kortesia

Litekeena da bisitari-kopuruak edukiera mugatuko artelan honetara sartzeko itxaronaldiari eragitea

ERAKUSKETA BIDEOA

Dokumentala

Museoan

0017 Galerías Kusama 1 scaled
0086 Galerías Kusama scaled
0040 Galerías Kusama scaled
0069 Galerías Kusama 1 1 scaled
0008 Galerías Kusama 1 scaled

Partekatu