Natura biokosmikoa
“Gure lurra soilik tanto bat da kosmoseko milioika izarren artean. Tantoak infiniturako bidea dira. Natura eta gure gorputza tantoekin ezabatzen ditugu, gure ingurunearen batasunean integratzen gara”.
Kusama bere familiaren landare-haztegitik gertu hazi zen, eta oso txikitatik bizitza organikoarekiko lotura izugarria sentitu zuen. Horrela, artistak uste du kosmosaren dimentsioarekin eta espazioarekin lotuta dagoela. “Natura kosmikoak” adierazten du lurtarra eta zerutarra gauza bera direla. Haurra zela, landareen anatomia, haien bizi-zikloak eta zeruaren eta lurraren arteko lotura behatzen hasi zen. Kusamak bere tanto bereizgarrien esanahia lehen aldiz azaltzen duenean, gorputz zerutarrekin alderatu eta ikur kosmiko gisa interpretatzen ditu. Agian, haren obran, natura kosmikoaren irudirik konstanteena bere kalabaza bereizgarriena izango da, nahierara ondulatu eta tantotutako azalerena; Kusamak landare-izpiritu onberarekin eta bere arimaren isla gisa identifikatzen du. Naturarekiko duen jarrerak erakusten du Kusamak nola adierazten duen munduaren alienazioa eta kosmosarekin bat egiteko duen hedatze-beharra.