Yayoi Kusama 1991ko Ispiluen gela (Kalabaza) instalazioan. Arte Garaikideko Hara Museoaren Bilduma. Instalazioaren ikuspegia: Veneziako 45. Bienala (1993). © YAYOI KUSAMA
1973 Japoniara itzuli zen eta bertan bizi izan da geroztik. Handik lau urtera, bere borondatez sartu zen, betiko, Tokioko ospitale psikiatriko batean, eta haren ondoan jarri zuen bere estudioa.
1978 Bere lehenengo nobela argitaratu zuen: Manhattan Suicide Addict (Suizidiora emana Manhattanen).
1987 Bere lehenengo atzera begirako erakusketa antolatu zuten Fukuoka hiriko Kitakyushu Municipal Museum of Art-en.
1989 Ipar Amerikako eta Europako eszena artistikoan sarraldia egin eta berpizkunde antzeko bat bizi izan zuen. Art in America aldizkariko azalean agertu zen aurreneko artista japoniarra izan zen.
1993 Veneziako Bienalera itzuli zen, oraingoan modu ofizialean, Japonia ordezkatzera herrialdearen pabiloian.