Infinitua

“Prozesu hori behin eta berriz eta berriro errepikatzen nuen, eta sare haiek infiniturantz hedatzen hasi ziren. Inguratu egiten ninduten, eta nire buruaz ahazten nintzen. Besoetara, hanketara, arropara lotzen zitzaizkidan, eta gela osoa betetzen zuten”.

Kusama hazi haztegi batean hazi zen, lore-zelai izugarriez inguratua. Baina, 1957an, Pazifikoaren gainetik igarotzean AEBera egin zuen lehen hegaldian, ozeanoaren ikuspegiak Infinituaren sareak margolan ezagunak egiteko inspirazioa ekarri zion. Serie honetan, mihiseak erabat estalita daude, modu obsesiboan, keinu azkar batean margotutako arku ñimiñoz, sare eta puntu interkonektatuen eredu espresionista bat sortuz. Pintzelkada askeak motiboaren errepikapenarekin kontrastatzen du, hierarkiarik gabeko unibertso honen hasiera eta amaiera identifikatzea eragozten baitu. Unibertso horren dimentsioak handituz joan ziren Kusamaren ekoizpenaren barruan, publikoak bere burua haren instalazioen mugagabetasunean murgilduta ikustea lortu arte.