maqueta piramides
Iragandako erakusketa

Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak

2018.03.16 - 2018.06.10

Esther Ferrer (Donostia, 1937) performancearen artearen aitzindaria da Espainian, eta haren ordezkari nagusietako bat. 1960ko hamarkadaren amaieran bere ibilbideari ekin zionetik, pentsamendu-ildo desberdinak landu ditu, era guztietako formak eta materialak erabilita.

Bere lana 1960ko hamarraldian sortutako arte minimalista eta kontzeptualaren korrontearen barruan sartzen da, eta hainbat sortzaile —Stephane Mallarme, Georges Perec eta John Cage, besteak beste— hartzen ditu erreferentziatzat, bai eta garai hartako feminismoak ere. 1967an, Zaj taldearen jardueretan parte hartzen hasi zen Esther Ferrer, Walter Marchetti, Ramón Barce eta Juan Hidalgorekin batera; harrezkero, ekintzaren artea da bere adierazpen-bide nagusia. 1970etik aurrera, Zaj taldearekin kolaboratzeaz gain, lan plastikoak egiteari ekin zion berriro, esku hartutako argazkien, instalazioen, koadroen eta marrazkien bitartez, guztiak zenbaki bakoitien seriean, eta soinudun objektu edo piezetan oinarritutakoak. Zaj taldearekin lanean jarraitu zuen 1996. urtera arte, ekintza oso zuzenekin; urte hartan desegin zen taldea, Reina Sofia Museo Nazionalean egindako atzera begirako erakusketa baten ondoren.


Ferrerrek honela definitzen du performancearen generoa: “denbora eta espazioa publikoaren presentziarekin konbinatzen dituen artea; publikoa ez da ikusle hutsa, izan ere, hala nahi badu, ekintzan parte har dezake". Ikuslearen askatasuna baloratzen du artistak guztiaren gainetik; horregatik, ez dio ondoriorik eskaintzen, galderak eta zalantzak bakarrik, hark egin dezan bere interpretazio pertsonal propioa, modu autonomoan.

Bere karrera luzean zehar, ekintza-artearen jaialdi ugaritan hartu du parte, museo ugaritan jarri du ikusgai bere lana eta hainbat sari jaso du Esther Ferrerrek. 1999an, Espainia ordezkatu zuen Veneziako Bienalean; 2008an, Premio Nacional de Artes Plásticas jaso zuen; 2012an, Gure Artea Saria eman zion Eusko Jaurlaritzak, eta 2014an, Premio Velázquez de Artes Plásticas eta Marie Claires de l’Art Contemporain saria jaso zituen.

Erakusketa honetan, Esther Ferrerrek dakarzkigun instalazio ia guztiak argitarabeak dira, orain arte gauzatu gabeak, eta bereziki performanceen bidez edo publikoaren laguntzarekin aktibatuko dira.

Esther Ferrer
Proiektu espazialak horma gainean saila (Serie Proyectos espaciales sobre muro)1977–1978
Horma-pintura eta haria
Maketa
Neurri aldakorrak
Esther Ferrer Artxiboa
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018

Erakusketa

Erakusketa baten sarrera

Esther Ferrer
Erakusketa baten sarrera (Entrada a una exposición), 1990
Marabu-luma artifizial zuri eta beltzak, paper islatzailea eta kartoi-luma.
51 x 23 x 18,5 cm
Esther Ferrer artxiboa
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018

Munduko barreak

Munduko barreak (Las risas del mundo), 1999/2018
37 ikus-entzunezko pantaila, metalezko egiturak eta binil-materiala
4 x 12,70 x 6 m
Esther Ferrer artxiboa
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Argazkia: Erika Ede

Aulkiak zintzilik saila

Esther Ferrer
Aulkiak zintzilik saila (Serie Sillas suspendidas), 1980ko hamarkada
Koloretako errotuladoreak paper gainean
20 x 30 cm
Esther Ferrer Artxiboa
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018

Proiektu espazialak saila (

Esther Ferrer
Proiektu espazialak saila (Serie Proyectos espaciales), 1977
Tinta paper milimetratu gainean
21 x 29,5 cm
Esther Ferrer Artxiboa
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018

Artista

Esther Ferrer Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

Ferrer, Esther

Donostian jaio zen 1937an

1963an, José Antonio Sistiagarekin batera Donostiako Espresio Libreko Tailerra sortu zuen, eta geroago, Elorrioko Eskola Esperimentala, Bizkaian. 1967an Zaj taldean sartu zen (1964an osatu zuten hura Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter...

Ezagutu artista

Partekatu