Emakume aske eta feminista
Emakume aske eta feminista

"Artea egin" ordez, Esther Ferrerrek "gauzak egin" erabiltzen du bere sortze-lana aipatzeko. Esamolde horrek garbi uzten du ez dagoela eroso "artista" kategoriarekin; hala ere, berak ere badarabil, baina soil-soilik jendeak uler dezan zertan diharduen. Haren planteamendu pertsonal eta artistikoaren oinarrian askatasuna lortzeko eta bere idealak ez traizionatzeko nahia dago: horri esker, oztopoak hautsi ahal izan ditu, eta aurrean sortze-aukera mugagabeak zabaldu. Uste osoko feminista da, eta bere gorputza izan du tresnarik onena kultura patriarkala kritikatzeko, baita nagusiki gizonezkoena den eta berak bizi behar izan zuen estatuko eta nazioarteko eszena artistikoan emakumeak duen ikusgaitasuna aldarrikatzeko ere. Horren adibide da, adibidez, Intimoa eta pertsonala (Íntimo y personal) performancea, 1973tik hainbat aldiz antzeztu duena. Bertan, artistak bere gorputza eta beste emakume eta gizonezko batzuena neurtzen ditu, publizitatean eta modan nagusi den edertasun idealizatuaren aurka egiteko.

Esther Ferrer
Intimoa eta pertsonala (Íntimo y personal)
Performancea
Palais de Tokyo, Centre d'art contemporain. 2014ko otsailak 14, 15 eta 16
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Palais de Tokyo, Argazki Artxiboa, Paris