Esther Ferrerrek ekintza-artea Espainian barneratzen eta finkatzen lagundu zuen 1960 eta 1970ko hamarkadetan; Ferrerrentzat, performancea oraingoaren eta hemengoaren artea da. Haren ekintzetan, funtsezko hiru elementu daude: presentzia, espazioa eta denbora. Ferrerri asko interesatzen zaio hiru elementu horien arteko interakzioak ikuslearengan duen eragina: ekintza gauzatzen duen pertsonaren presentzia (artista), ekintza modu aktiboan edo pasiboan jaso edo ekintzan modu aktiboan edo pasiboan parte hartzen duten pertsonen presentzia (publikoa) eta ekintza gauzatzeko aukeratzen den espazioa-denbora.
Bere performancetan, artistak eguneroko bizitzako objektuak erabiltzen ditu, eta horiek ohiko funtzioez gabetu. Horrela, egoera zentzugabeak sortzen ditu, eta egoera horiek, ezer zehatza komunikatzeko asmorik gabe, zerbait aurkitzera bultzatzen dute ikuslea. Hainbat aldiz antzeztu du Gauzak (Las cosas); bertan, Ferrerrek, aulki batean eserita dagoela, era guztietako objektuak jartzen ditu buru gainean. Artista bera idulki bihurtzen da, eta pieza horiek hartzen dituen museoa performancea garatzeko testuinguru bilakatzen da.
Esther Ferrer
Gauzak (Las cosas)
Performancea
Le Lieu jaialdia, Quebec (Kanada), 1990
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Argazkia: F. Bergeron