1964an, Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter Marchetti musikari eta konpositore esperimentalek Zaj sortu zuten, 1960 eta 1970eko hamarkadetan Espainiako eszena artistikoan egon zen talde abangoardista eta iraultzaileenetako bat. Esther Ferrer 1967an sartu zen taldean, eta hura sendotzen lagundu zuen. Desegin zen arte (1996) egon zen taldean, Hidalgorekin eta Marchettirekin batera. Horrela hasi zen artista taldeak estatu espainolean nahiz estatutik kanpo antolatzen zituen kontzertu, jaialdi eta topaketetan parte hartzen.
Zaj taldearen proposamenek John Cage musikari eta konpositore esperimental estatubatuarraren eragina zuten, eta abangoardiako musika, poesia esperimentala eta performancea uztartzen zituzten. Ekintza horietako gehienek helburu zuten eguneroko bizitzako ekintzak testuingurutik atera eta demokraziaren aurreko Espainian askatasun indibidual eta kolektiboak zituen mugei aurre egitea. Eskua bularrean duen zalduna (El caballero con la mano en el pecho) bezalako ekintzak, Hidalgok eskua Ferrerren bularretako batean duela, asko gustatu zitzaizkien gutxi batzuei, baina gehienek bortizki baztertu zituzten.
Grupo Zaj (Ramón Barce, Juan Hidalgo, Walter Marchetti, Esther Ferrer y Eugenio de Vicente)
El caballero con la mano en el pecho, 1967
Impresión a la gelatina de plata sobre papel
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbao, 2018
Archivo Fotográfico Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Madrid