Ferrer, Esther
Donostian jaio zen 1937an
19
37
Esther Ferrer Donostian jaio zen 1937an.
63
1963an, José Antonio Sistiagarekin batera Donostiako Espresio Libreko Tailerra sortu zuen, eta geroago, Elorrioko Eskola Esperimentala, Bizkaian.
67
1967an Zaj taldean sartu zen (1964an osatu zuten hura Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter Marchetti-k) eta ekintza ugari egin zituen, bakarka nahiz taldearekin, hori 1996an desegin zen arte.
70
1970eko hamarkadaren hasieran Parisera joan zen bizitzera. Esther Ferrer Zientzia Sozialetan eta Kazetaritzan lizentziatua da. 1975etik aurrera, kultura eta gizarte gaurkotasuna lantzen zuten artikuluak argitaratu zituen hainbat egunkari eta aldizkarietan: El País, Ere, Lápiz, El Globo eta Jano.
Jarduera plastikoari berriz ekin zion argazki, instalazio, koadro eta marrazkien bitartez; lan horiek guztiak zenbaki lehenen seriean edo objektuen sorkuntzan oinarrituta zeuden.
99
1999an, Veneziako Bienalean Espainia ordezkatu zuten bi artistetako bat izan zen.
08
2008an, Premio Nacional de Artes Plásticas eskuratu zuen, bere ibilbide artistiko nabarmenagatik. Espainia mailan performancearen aitzindaritzat jotzen da, eta bere lanak —nazioarteko testuinguruan etengabe presente egon denak— eragin berezia izan du artista gazteen belaunaldiengan.
12
2012an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Saria jaso zuen, eta 2014an, berriz, Premio MAV (Mujeres en las Artes Visuales), Premio Velázquez de Artes Plásticas eta Prix Marie Claire pour l’Art Contemporain.