Alice Neel: pertsonak lehenbizi
2021.09.17 - 2022.02.06
“Gizakiaren duintasuna eta betiereko garrantzia aldarrikatzen saiatu naiz”
Alice Neel: Mike Gold, Daily Worker, 1950
Alice Neel (1900–1984) XX. mendeko artista erradikalenetako bat da. Justizia sozialaren, humanismoaren eta pertsonen duintasunaren defendatzaile sutsua, “arimen bildumagile” gisa ikusten zuen bere burua. Haren obrek garai bateko espiritua islatzen dute, New Yorken barne-historia, eta sexismoaren, arrazismoaren eta kapitalismoaren ondorioz injustizia pairatu izan dutenengan jartzen dute arreta, baita bidegabekeria horiei aurka egin zietenengan ere. Bere izaera demokratikoa eta integratzailea agerian utziz, Neelek jatorri eta kondizio sozial desberdinetako pertsonak pintatu zituen.
Alice Neel
Soldadugai beltza (James Hunter) [Black Draftee (James Hunter)], 1965
Olio-pintura mihise gainean
152,4 × 101,6 cm
COMMA Foundation, Belgika
Eskaintza: The Estate of Alice Neel
© The Estate of Alice Neel, Bilbo, 2021