Kiefer, Anselm

Donahüschingen, Alemania, 1945

Anselm Kiefer | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

45

Martxoaren 8an jaio zen Donahüschingen.

66

Urtebetez zuzenbidea ikasi ondoren, artea ikasteari ekin zion Peter Dreher-en zuzendaritzapean Friburgoko Albert-Ludwigs-Universität-en (Alemania).

69

Ikasketak jarraitu zituen Staatliche Akademie der Bildenden Künste Karlsruhe-n (Karlsruhe, Alemania). Besetzungen argazki-saila egin zuen eta, bertan, Europako hainbat tokietan bere burua irudikatu zuen nazien agurra egiten ari zela. Bere lehenengo bakarkako erakustaldia egin zuen Galerie am Kaiserplatz-en (Karlsruhe, Alemania).

70

Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en hasi zen (Düsseldorf) eta, bertan, Joseph Beuys ezagutu zuen.

73

«Txapitulako koadroak» deitu ohi diren egurrezko barne-espazioei buruzko lan-sail ospetsua sortu zuen; horiek Höpfingeneko bere estudioaren ganbara dute motibotzat (Odenwald, Alemania). Galerie Michael Werner-en egon zen erakusgai (Kolonia).

77

Bakarkako erakusketa bat egin zuen Bonner Kunstverein-en (Bonn). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.

78

Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).

79

Bakarkako erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak).

80

XXXIX Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia) Alemaniako Errepublika Federalaren Pabilioian Verbrennen, verholzen, versenken, versanden erakustaldiaren bidez; eztabaida piztu zuen.

81

Museum Folkwangen erakutsi zituen lanak (Essen, Alemania); gero, erakusketa Londresko Whitechapel Art Gallery-ra eraman zuten.

82

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.

84

Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en egin zuen erakusketa (Düsseldorf); gero, erakusketa Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-era (Paris) eta Jerusalemeko Israel Museum-era eraman zuten.

86

Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam).

87

Haren lanen inguruko erakustaldi bat inauguratu zen Art Institute of Chicago-n; gero, urte horretan eta hurrengoan, Philadelphia Museum of Art-era, Museum of Contemporary Art-era (Lon Angeles) eta Museum of Modern Art-era (MoMA, New York) eraman zuten. Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen.

89

Zweistromland/The High Priestess amaitu zuen, 1985en hasitako hirurogei tona inguruko pieza; bertan, berunezko 200 bat liburu zortzi metro luzeko apaletan ordenatuta daude.

90

Wolf Prize jaso zuen Jerusalm-en, baita Goslar hiriko Kaiserring saria ere (Alemania).

91

Neue Nationalgalerie-n egin zuen erakusketa (Berlin).

92

Barjac-era lekualdatu zen (Frantzia).

93

New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai. Erakutsitako lanen artean, 20 Jahre Einsamkeit zegoen: 1971 eta 1991 artean egindako bere lanen meta erraldoi bat. Tokioko Sezon Museum of Art-en egon zen erakusgai; gero, erakusketak Kyoto National Museum of Art-era eta Hiroshima Museum of Contemporary Art-era eraman zuten.

95

Kosmosari buruzko margolan itzelen sail bat egiteari ekin zion. Seulgo Kukje Gallery-n egon zen ikusgai.

96

Mexiko Hiriko Centro de Cultura de Arte Contemporáneo-n egon zen erakusgai.

97

Arkitektura arkaiko hutsak aurkezten zituzten margolanen sail bat egiten hasi zen. Museo Correr-en (Venezia) eta Museo di Capodimonten (Napoli) erakutsi zituen lanak. Haren obra Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen ikusgai.

98

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían egin zuen erakusketa, eta Metropolitan Museum of Art-ek (MoMA, New York) paper gaineko bere lanen atzera begirako erakustaldia egin zuen.

99

Pintura kategoriako Praemium Imperiale jaso zuen, Japan Art Association-ek esleituta.

00

Londresko National Gallery-n egon zen erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak bere Bilduman artistari dagozkion lanak ikusgai jarri zituen erakusketa egin zuen.

01

Fondation Beyeler-en (Basilea, Suitza), Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka) eta Londresko Royal Academy of Arts-en (bertan ohorezko akademiakidea da egun) erakutsi zituen lanak.

02

Frantziako Errepublikako Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten.

04

Napoliko Museo Archeologico Nazionale-n egin zuen erakusketa.

05

Heaven and Earth erakustaldia inauguratu zen Fort Wortheko Modern Art Museum-en; hurrengo urteetan, Musée d’Art Contemporain de Montreal-era (Kanada), Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-era (Smithsonian Institution, Washington) eta San Francisco Museum of Modern Art-era eraman zuten.

06

Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan eta, bertan ere, Pasaia: Beuys, Darboven, Kiefer, Richter erakustaldian izan zen.

07

Guggenheim Bilbao Museoak Anselm Kiefer aurkeztu zuen: Germano Celantek komisariotzan hartutako alemaniar artistaren erakusketa antologikoa, azken hamar urteetan sortutako lanen aukeraketa bat biltzen duela. White Cube Mason’s Yard-ek Aperiatur terra antolatu zuen, galeria horren egoitzan eta, aldi berean, Londresko Royal Academy of Artsen aurkeztutakoa. Louvre Museorako instalazio iraunkor bat sortuta bizirik dagoen lehenengo artista bihurtu zen, Georges Braque-k 1953an galeria bateko sabairako pintura bat egin zuenetik.

08

Friedenspreis des Deutschen Buchhandels saria eman zioten. Milango Triennale Bovisak Kiefer e Mao che mille fiori fioriscano erakustaldia aurkeztu zuen, Germano Celant komisario-lanetan zuela.

09

Gagosian Gallery-n bakarka egin zuen erakusketa (Erroma). Udan, bere margolan eta eskultura monumentalak Massachusetts Museum of Contemporary Art-en erakutsi zituen (MASS MoCA, North Adams, Massachusetts). Am Anfang (In the Beginning) lanerako eszenatokia diseinatu zuen, Opéra National de Paris-en zuzendu zuen obra, Parisen.

10

Artistaren banakako erakusketak leku hauetan inauguratu ziren: Gagosian Gallery, New York; Koninklijk Museum voor Schone Kunsten Antwerpen, Anberes; BALTIC Centre for Contemporary Art, Gateshead, Erresuma Batua; Louisiana Museum for Moderne Kunst, Humlebaek, Danimarka; Massachusetts Museum of Contemporary Art (MASS MoCA), North Adams, Massachusetts, eta Galerie Yvon Lambert, Paris.

11

Amsterdameko El Rijksmuseum Amsterdam-ek gonbidatu egin zuen artista Rembrandten Gaueko errondan inspiratutako obra bat sortzera. Gonbidapen horren emaitzaz sortu zuen La berceuse (for Van Gogh) ikusgarria, museoan Kiefer & Rembrandt izeneko erakusketan ikusgai egon zena. Erakusketak egin zituen leku hauetan: Fondazione Vedova, Venezia; White Cube galeria, Londres; Craig F. Starr Gallery, New York, eta Ivory Press, Madril.

12

Artistari buruzko erakusketak antolatu ziren Art Gallery of Hamilton-en (Ontario, Kanada) eta Bonn-eko Bundeskunsthalle, Vienako Essl Museum eta Koblentzako (Alemania) Ludwig Museum museoetan.
White Cube (Hong Kong), Galleria Lia Rumma (Milan) eta Parisko Gagosian Gallery eta Galerie Thaddaeus Ropac galerietan erakutsi zen haren obra.

13

Haren obra ia iraunkorra MASS MoCA (North Adams, AEB) museoko Hall Art Foundation-en instalatu zen.
Kieferren erakusketa monografikoak inauguratu ziren Museo de Arte Contemporáneo Gas Natural Fenosa-n (A Coruña) eta Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, AEB).
Haren obra Napolesko Galleria Lia Rumma, Berlingo Galerie Bastian eta New Yorkeko Gagosian Gallery-n ikusi ahal izan zen.

14

Johannis-Nacht erakutsi zen Mönchehaus Museum für Moderne Kunst-en (Goslar, Alemania).
Londresko Royal Academy of Arts-ek Anselm Kiefer erakusketa garrantzitsua eskaini zuen.
Anselm Kiefer. Der Rhein erakusketa inauguratu zen Italiako Maddalena di Alba elizako koruan.

15

Anselm Kiefer atzera begirako handia inauguratu zen Parisko Centre Georges Pompidou-n.
The Seven Heavenly Palaces instalazioa egin zuen HangarBicocca museoan (Milan).
Frantziako Liburutegi Nazionalak (Paris) artistaren liburuak erakutsi zituen Anselm Kiefer, l’alchimie du livre erakusketan.
Salzburgeko Galerie Thaddaeus Ropac eta São Pauloko White Cube galeriek erakusketa bana eskaini zioten.

16

Haren grabatuen atzera begirako bat antolatu zen Vienako Albertina museoan. Hall Collection bildumako obrak Fort Lauderdale-ko (Florida, AEB) NSU Art Museum-era eraman ziren. Walhalla inauguratu zen White Cube Bermondsey galerian (Londres).

17

J. Paul Getty Medal domina jaso zuen.
Errusiako haren lehenengo atzera begirakoa inauguratu zen Ermitage Estatu Museoan (San Petersburgo). Instalazio handi bat egin zuen Copenhague Contemporary zentroan (Kopenhage).
Gagosian Gallery-n (New York) aurkeztu zuen bere obra.
Parisko Museé Rodin-ek Kiefer Rodin erakusketa eskaini zuen; gero, Filadelfiako (AEB) Barnes Foundation-era eraman zen erakusketa hura.

18

Galerie Thaddaeus Ropac-ek (Pantin, Paris) artistaren obra aurkeztu zuen.
Provocations: Anselm Kiefer at the Met Breuer erakusketa antolatu zen Met Breuer museoan (New York).

19

Anselm Kiefer. Books and Woodcuts erakusketa antolatu da Fondation Jan Michalski-n (Montricher, Suitza); gero, Osloko Astrup Fearnley Museet museora eramango da.
Anselm Kiefer aus der Sammlung Walter. Sonderausstellung Kunstmuseum Walter erakusketa antolatu da Galerie Noah-n (Augsburg, Alemania).

Partekatu