Kyoko eta Tomoharu Murakami | Thomas Struth | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Thomas Struth

2019.10.02 - 2020.01.19

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilariak proposatzen dizkigun irudiek egileak berak bere buruari —nahiz behatzaileei— egiten dizkion galderei erantzuten diete: espazio publikoaren garrantzia, familia-loturek duten ahalmen bateratzailea, naturaren nahiz kulturaren garrantzia eta teknologia berrien mugak eta aukerak. Struth gauza da funtsezkoak diren gaiak, ―gizarte egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna, adibidez,― dotorezia formal handiko irudietan islatzeko. Horrela artistak publikoa behatzaile izatetik aliatu izatera eramaten du balio sozial, etiko eta gizatiarrak azter ditzan. Thomas Struth erakusketak argazkilari alemaniar aitzindari honen lau hamarkadetako lana aztertzen du haren eragin handiko ibilbidearen garapena taxutu duten gizarte-gaiak azpimarratuz.

Aurkezpen honek Struth-en hasierako ideiak —artistak urteen zehar bildutako artxibo-materiala da horien lekuko—ondo definitutako lan-multzoekin lotzen ditu: Toki inkontzienteak delakotik hasita Familia-erretratuak, Museo-argazkiak, Publikoa, Paradisuko irudi berriak eta Toki hau izenekoraino. Lan-multzo horiek bestelako sorkuntzekin batera aurkezten dira, esate beterako:


Berlin proiektua bideolana, 1997an Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan egindakoa; Lindberg-eko Ospitaleko gelak argazkiz dekoratzeko egin zituen paisaia eta loreen argazkiak, gerora Dandelion Room (Txikoria-belarraren gela) monografian jaso zirenak; nahiz azken garai honetako lan-multzoak, Natura & Politika eta Animaliak, besteak beste.

Lan-sail horien guztien arteko loturek agerian uzten dute Struth-ek zer nolako trebezia duen hainbat gai eta baliabide lantzeko orduan analisia eta argazki-sorkuntza uztartzeko eta, horrela, indar handiko argazki-irudiak ekoizteko.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Komisarioak: Thomas Weski y Lucía Agirre

Thomas Struth
Kyoko eta Tomoharu Murakami (Kyoko and Tomoharu Murakami), Tokio, 1991
Tinta-zurrustazko inprimaketa
151 x 187 cm
© Thomas Struth

Erakusketa

Crosby Street, Soho, Nueva York 1978 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Crosby Street, Soho, New York 1978
Tinta-zurrustazko inprimaketa
66 x 84 cm
© Thomas Struth

Eleonor y Giles Robertson, Edimburgo 1987 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Eleonor eta Giles Robertson, Edinburgo 1987(Eleonor and Giles Robertson, Edinburg 1987)
Tinta-zurrustazko inprimaketa
68 x 86 cm
© Thomas Struth

Archivo, detalle de instalación | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Artxiboa, instalazioaren xehetasuna, Thomas Struth: Irudia-hondoa Haus der Kunst-ean, 2017ko maiatzak 5-2018ko urtarrilak 7
Irudia: © Maximilian Geuter

Museo de Pérgamo 1, Berlín 2001 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Pergamo museoa 1, Berlin 2001 (Pergamon Museum 1, Berlin 2001) Koloretako inprimaketa
197,4 x 248,6 cm
© Thomas Struth

Público 07, Florencia 2004 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Publikoa 07, Florentzia 2004 (Audience 07, Florenz 2004)
Koloretako inprimaketa
179,5 x 288,3 cm
Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf
© Thomas Struth

Paraiso 26, Palpa, Perú 2003 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Pasaje de 27 Setiembre, Lima 2003
Inkjet print
43.6 x 57.9 cm
© Thomas Struth

Monte Bental, Altos del Golán 2011

Thomas Struth
Bental mendia, Golaneko gainak 2011 (Mount Bental, Golan Heights 2011)
Tinta-zurrustazko inprimaketa
129,2 x 161,5 cm
Eskaintza Galerie Max Hetzler, Berlin│Paris│London
© Thomas Struth

Proyecto Berlín

Thomas Struth eta Klaus vom Bruch
Berlín proiektua (Berlin Project, 1997)
Bideoinstalazioa (proiekzioa bideoan, lau kanal)
Irudia: © Maximilian Geuter
Thomas Struth: Irudia-hondoa Haus der Kunst-ean, 2017ko maiatzak 5-2018ko urtarrilak 7
© Thomas Struth

Girasoles brillantes N° 1, Winterthur 1991 | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Ekilore biziak - 1. zk., Winterthur 1991 (Helle Sonnenblumen – Nr. 1, Winterthur 1991)
Koloretako inprimaketa
84 x 66 cm
Viehof bilduma
© Thomas Struth

Leer esto como si se lo viese por primera vez

Thomas Struth eta Frank Bungarten
Hau irakurri lehen aldiz ikusiko balitz bezala (Read This Like Seeing It for the First Time, 2003)
Bideoinstalazioa (proiekzioa bideoan, bi kanal)
Irudia: © Maximilian Geuter
Thomas Struth: Irudia-hondoa Haus der Kunst-ean, 2017ko maiatzak 5-2018ko urtarrilak 7 © Thomas Struth

| Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth
Eskala errealeko maketa 2, JSC, Houston 2017 (Full-scale Mock-up 2, JSC, Houston 2017)
Tinta-zurrustazko inprimaketa
208 x 148,5 cm
© Thomas Struth

Cebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlín 2017 |

Thomas Struth
Zebra (Equus grevyi), Leibniz IZW, Berlin 2017
Tinta-zurrustazko inprimaketa
160 x 223,5 cm
Eskaintza Galerie Max Hetzler, Berlin │ Paris │ London
© Thomas Struth

Partekatu