Publikoa
2004an, Florentziako Galleria dell’Accademia-ko zuzendari Franca Falletti-k lan artistiko bat egitera gonbidatu zituen Thomas Struth eta beste artista batzuk, Michelangeloren David-en 500. urteurrenaren kariaz. Museo-argazkiak lan-multzoan ez bezala, oraingo honetan, Struth-ek eskulturari begira dauden ikusleengana zuzentzen du kamera, haien ondoan kokatuz, baina irudian David sartu gabe. Ikuspegi- aldaketa horrek publikora fokuratzen du kamera eta ikusleek pieza ospetsuaren aurrean dituzten erreakzioak jasotzen ditu. Argazkiek eskulturaren indar estetikoaren intenporalitatea erakusten dute, baita eskulturak publikoaren gain duen eragin iraunkorra ere, haren irudia modu masiboan erreproduzitua izanagatik ere. Proiektu horri jarraipena emateko Struth-ek San Petersburgoko Ermitage museoan dagoen Leonardo da Vinci-ren Benois Madonna koadroari begira dauden pertsonen lehen planoetan oinarritutako lan-multzoa sortu zuen.