Paradisuko irudi berriak
1998. urtean, milurteko aldaketaren atarian, Thomas Struth-ek Australiako ipar ekialdean dagoen Daintree-ko oihanean atera zituen argazkiak. Aurrerago basoak eta oihan tropikalak fotografiatzen hasi zen, Txinan, Japonian, Australian, Brasilen, Perun eta AEBn; haren esanetan, bere lan “intuiziozkoenak” dira. Argazki hauek begiratzean identifikazioak edo sailkapenak alde batera uztea zuen helburu: negatiboa bere osotasunean inprimatzeak, formatu handiko irudiek eta motiboen zehaztasunak zentzumenezko atzematehutseanoinarritutakopertzepzio-prozesuaburutzenlaguntzendute.Lan-multzohoniemandako izenburuak, hain zuzen, mukuru betetako paisaiaren pertzepzioa iradokitzen du, non ezinezkoa den espazioa edo denbora zein den zehaztea.