Antzeko elementuak aurki ditzakegu artisten eta musikarien lan-dinamiketako ikaskuntza- eta sortze-prozesuen alderdi desberdinetan. Funtsezko hiru aspektutan laburbil daitezke:
- Artista ideia bat esperimentatzera eramaten duen motibazioa edo arrazoia, galdera baten erantzun gisa ere ager daitekeena.
- Obra produzitu edo gauzatzeko erreminta edo tresna bat erabiltzea: argazkilariak kamera erabiltzen du, musikariak instrumentua.
- Azkenik, egindako obra publikoarekin partekatzen da: orduan osatzen da prozesua eta orduan sortzen dira gai berriak; horrek bidea ireki diezaioke sorkuntza berri bati.
Thomas Struthek bi prozesuak uztartzen ditu, eta interes bizia erakusten du publikoaren esperientzia kolektiboarekiko, erakusketa bat bisitatzen denean edo kontzertu batera joaten denean esaterako. 2011n Musika hezkuntza-proiektua garatu zuen, Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen museoan egindako bere erakusketa bati lotua. Esperientzia horrek bide eman zion pertzepzio bisualaren eta akustikoaren arteko interakzioa aztertzeko, eta artearen kausa-efektuzko harremana arakatzeko aukera eman zien bisitariei.
Artistak berak adierazi zuenez:
“Ikusteko ezer ez dagoen toki batean, ia fraideziega antzeko batean, gure musika-hautaketa jartzea laborategiko esperimentua da niretzat. Arteaz daukagun ideia birpentsatzeko aukera ematen digu; hunkitzeko aukera ematen dio bisitariari ongi definitu eta babestutako pertzepzio-gune batean. Hori horrela, Piet Mondrian edo Max Ernst-en lan baten aurrez aurre zauden hurrengo aldian, baliteke artearen ikuskera espontaneoagoa izatea musika entzun ondoren, gainerakoek uste dutena edo artistak bere garaian izandako intentzioa edozein direla ere”.
Anitzak dira arte bisualen eta musikaren arteko konexioak; elkar osatzera irits daitezkeen diziplina bi dira, Vasily Kandinsky-k bere Espirituala artean (1911) idazkian uste zuen bezala. Izatez, asko dira arteaz edo musikaz hitz egiteko berdin-berdin erabil daitezkeen hitzak.
HARMONY
CHROMATIC SCALE
POLYPHONY vs POLYCHROME
REPETITION
RHYTHM
COMPOSITION
STRUCTURE
IMPROVISATION
COLLAGE
TEXTURE
Thomas Struthen beraren hitzetan:
“Musika-elementu askoren izaera eta terminologia erraz aplika daitezke artearen beste esparru batzuetan —‘arkitektura’, ‘dinamika’, ‘konposizioa’ edo ‘kontrapuntua’ bezalako hitzak, adibidez—”.