Txikoria-belarraren gela
1990eko hamarkadaren hasieran, Suitzako Winterthur hiriko Lindberg Ospitalea handitzeko proiektuaren barruan, bertako Kunstmuseum-eko zuzendariak, Dieter Schwarz doktoreak, ospitaleko gelak argazkiz dekoratzea proposatu zion Thomas Struth-i. Hainbat bisita egin ondoren, luzaroan ospitalean egoteak zer-nolako eragina izan zezakeen sentitzera ere iritsi zen Struth. Eskualdeko paisaien argazkiak egin eta ohe bakoitzaren aurrean ezarri zituen, pazienteek ezagunak zitzaizkien motiboak ikusteko modua izan zezaten. Oheburu bakoitzaren gainean, landare baten lehen planoko argazki bat ere eskegi zuen Struthek. Izan ere, landareak, erretratu bat bailitzan, bere banakotasuna, edertasuna eta ahultasuna erakusten ditu, eta, modu horretan, pazientearen egoeraren metafora bihurtzen da.