Barry Humphries
Iragandako erakusketa

David Hockney. 82 erretratu eta natura hil 1

2017.11.10 - 2018.02.25

2012an Museoak antolatu zuen paisaia-erakusketa ikaragarri eta arrakastatsuaren ondoren, artistak alde batera utzi zuen pintura, bere jaioterri Yorkshire-etik urrundu, eta Los Ángelesera itzuli zen. Han, pixkanaka-pixkanaka, erretratuak eskatzen duen kontenplazio patxadatsuan barneratzen joan zen, eta bere estudio-burua pintatuz ekin zion berriz erretratuari. Hurrengo hilabeteetan zehar genero horretan erabat murgildu zen, eta estratu sozial ezberdinetako pertsonak gonbidatzen hasi zen tailerrean harentzat posatzeko: lagunak, familiakoak eta ezagunak, estudioko langileak, komisarioak, beste artistak, curator eta galeristak.

Denboraldi horretan egindako koadro guztiak tamaina berdinekoak dira, modelo bakoitza aulki berean agertzen da, urdin kolore dirdiratsuarekin atzean, eta denak hiru egunetan margotu ziren. Pinturarekin duen maisutasunari esker, pertsona ezberdinak mihisetik ateratzeko itxura dute, berehalakotasun beroarekin. Erakusketa honetan, David Hockney-k egin berri dituen erretratuak aurkeztuko dira: indar sortzaile berrituarekin eginda daude, eta Los Angelesko artearen munduko eta artistaren bidean azken urteetan gurutzatutako jendearen irudi intimoa eskaintzen dute.


Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

David Hockney
Barry Humphries, 2015eko martxoak 26, 27 eta 28 (Barry Humphries, 26th, 27th, 28th March 2015) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Erakusketa

Margaret Hockney

David Hockney
Margaret Hockney, 2015eko abuztuak 14, 15 eta 16 (Margaret Hockney, 14th, 15th, 16th August 2015) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

davidhockney-johnbaldessari

David Hockney
John Baldessari, 2013ko abenduak 13, 16 (John Baldessari, 13th, 16th December 2013) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

davidhockney-celiabirtwell

David Hockney
Celia Birtwell, 2015eko abuztuak 31, irailak 1, 2 (Celia Birtwell, 31st August, 1st, 2nd September 2015) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

davidhockney-rufushale

David Hockney
Rufus Hale, 2015eko azaroak 23, 24, 25 (Rufus Hale, 23rd, 24th, 25th November 2015) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney Argazkia: Richard Schmidt

davidhockney-edithdevaney

David Hockney
Edith Devaney, 2016ko otsailak 11, 12, 13 (Edith Devaney, 11th, 12th, 13th February 2016) hemendik: 82 erretratu eta natura hil 1
Akrilikoa mihise gainean (82 alez osatutako lana)
121,92 x 91,44 cm
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Artista

davidhockney studio march2016

Hockney, David

David Hockney Bradford-en jaio zen 1937. urtean. Bradford School of Art eskolan ikasi zuen Royal College of Art-ean sartu aurretik, eta, azken horretan, 1959 eta 1962 urte artean ikasi zuen. Besteak beste, Allen Jones eta R. B. Kitaj izan zituen...

Partekatu