CELIA BIRTWELL, 2015EKO ABUZTUAK 31, IRAILAK 1, 2

Hirurogeiko hamarkadan ezagutzera eman zenetik, Celia Birtwell ehun diseinatzailea Hockney-ren lagun onenetarikoa izan da. Bera eta haren lehengo senarra, Ossie Clark moda sortzailea, Clark jaun-andreak eta Percy (Mr and Mrs Clark and Percy, 1970–71; Tate) erretratu bikoitz ospetsuko protagonistak izan ziren, eta, une hartatik aurrera, Hockneyren emakume-modelo ohikoena izatera iritsi zen. Margolaria bere estudioan bisitatzera joan zenean 2015eko udan, Andy Palmer senarrarekin eta Isabelle Clark bilobarekin joan zen, eta horien erretratuak ere erakusketan ikus daitezke.