EDITH DEVANEY, 2016KO OTSAILAK 11, 12, 13

“Bi alditan margotu ninduen: lehen aldiz 2015eko irailean eta, ondoren, 2016ko otsailean; erakusketan azken erretratua ageri da”.

Ilea biltzeko bakarrik eskatu zidan; lehen erretratuaren erdi aldera, Hockney-k erabaki zuen horrela irudia hobeto geratuko zela. Modelo femenino asko okasiorako jantzi zirenez, nik, kontrajartze aldera, arropa informalagoarekin joatea erabaki nuen. Prozesuaren lehen zatia, beharbada biziena, Hockney-k jada inprimaturiko oihalaren gainean zuzenean egindako ikatz-marrazkia izan zen. Buruaren, gorputzaren eta aulkiaren profila definitzen zuen, "posea finkatzeko" bezala, ikusten zuena margotzen zuela esanaz, eta ziur zegoela dena ikusten zuela. Begirada arakatzailea eta kontzentratua apartekoa zen, eta burua etengabe mugitzen zuen oihaletik modelora”.

“Behin marrazkia amaituta, margotzen hasi zen. Erretratu guztiak pintura akrilikoarekin egin zituen, Hockney-k hogei urtetan erabili gabekoa. Lehen pinturak egin ondoren, gel gehiago zuen marka erabiltzen hasi zen, luzaroan heze egoten dena. Horri esker, hiru egunetan zehar, aurpegiei beste ñabardura batzuk gehitzeko aukera zuen”. Edith Devaney