Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

RUFUS HALE, 2015EKO AZAROAK 23, 24, 25

Britainiako Tacita Dean artista denbora batez Los Angelesen egon zen 2015. urtean, Getty Institute zentroan ikertzen. Hockney bisitatu zuen, eta, beranduago, filmatu egin zuen, bere baitan bildurik erretzen ari zela,  Retratos (Portraits, 2016) obrarako. Dean hamaika urteko Rufus semearekin joan zen Hockney-ren estudiora. Hockney bere buruaz oroitu zen adin hori zuela, eta margotu beharra sentitu zuen. Rufus modelo bikaina izan zen, eta oso serio hartu zuen prozesu osoa.

“Bat-bateko zerbait izan zen; ni nire eguneroko arroparekin nengoen, oso ohikoa ez dela egia izan arren: trajea eta gorbata. Margotuko ninduela deus ere ez nekienez, ez nuen arropa berezirik jantzi. Tweed txalekoa dut, gorbata gorria, praka urdin ilunak, alkandora zuria eta janzteko zapatak”. Rufus Hale