Aprendiendo a través del arte 2021
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2021

2021.06.15 - 2021.09.19

Urtero udan antolatzen den erakusketa hau ikasturtean zehar garatzen den proiektu artistiko eta hezitzaile baten azken urratsa da.Osasun-arrazoiengatik, martxoan hasitako edizio honetako zortzi saioetan sei ikastetxetan planteatu dira proiektu artistikoak, eta horietan curriculumeko gaiei heldu zaie, besteak beste: geometria eta bolumena, giza gorputzaren organoen funtzionamendua edo esperimentu zientifikoak, ikuspegi artistiko batetik, betiere.

Osasun-krisiaren testuinguruan, jolastokiak, leku irekiak, parkeak eta gisakoak hartu ditugu gure jardunerako. Hala, sorpresa bat baino gehiago ekarri dizkigu gure ingurunetik paseatzeak. Gure eremua inguratzen duten lekuak arakatzean, hormak, plazak eta lorategiak ezagutu ditugu, orain arte oharkabean pasa zaizkigun lekuak, alegia. Oraingo honetan programak laburragoa izan behar izan duen arren, are ahalegin eta ilusio handiagoarekin burutu da.


Elssie Ansareo, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Manu Muniategiandikoetxea eta Ibon Saénz de Olazagoitia dira abentura honetan ehun bat ikasleri laguntzen aritu diren sei artistak, beren ingurunea ezagutzera eta beren sorkuntza-prozesuetan parte hartzera bultzatuz. Aukeratutako metodoak eraman ditu ikasleak pentsatzera, baloratzera, aukeratzera, probatzera, zalantza egitera, dibertitzera, baita zenbaitetan galtzera eta, jakina, huts egitera ere, huts egin gabe ez baitago aurrerabiderik. Programaren bitartez galderak planteatzen dira, jakin-mina pizten da eta inprobisazioari, jolasari, esplorazioari, ikerlanari eta esperimentazioari ematen zaie bide.

Erakusketa honek azkena ematen dio prozesu artistikoaren zikloari; egindako lana balioan jartzen duen eszenaratze bat da. Erakusketa bisitatzen duen publikoak ikuspegi original eta freskoekin disfrutatzeko ustekabeko aukerarekin egiten du topo, baita ehun ikasle parte-hartzaile horiek gauza berriak ezagutzean eta sortzean sentitu duten emozioa partekatzeko eta haien ideia inspiratzaileak arakatzeko ere.

Erakusketa

ZIENTZIALARIAK GARA!

CONCHA, Karrantza
CONCHA, Carranza

CONCHA, Carranza

DIGESTIOA ETA SORMENA

BELASKOENEA, Irun
BELASKONEA, Irún

BELASKONEA, Irún

ESALDIAK KALEETATIK

LABASTIDA, Bastida
LABASTIDA, Bastida

LABASTIDA, Bastida

PUNTUA/LERROA/PLANOA/KAXA/PUM

JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, Gurutzeta-Barakaldo
JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, Cruces- Barakaldo

JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, Cruces- Barakaldo

PINTURA IBILTARIAK

PÍO BAROJA, Bilbo
PÍO BAROJA, Bilbao

PÍO BAROJA, Bilbao

EMOZIOAK JOLASTOKIAN

SAN IGNACIO, Getxo
SAN IGNACIO, Getxo

SAN IGNACIO, Getxo

Artistak

elssie-ansareo

Ansareo, Elssie

“Programa honen esperientzia bizitzeak izugarrizko poza ematen dit. Urteetan zehar proiektu zoragarriak eta garrantzitsuak egin ditugu. Gaur, pandemiaren bizipenarekin, funtsezkoa da gure zeregina”. Elssie Ansareo 

Ibon Garagarza

Garagarza, Ibon

“Neska-mutilen harrera oso ona izan da. Lehenengo egunetik mantendu dute interesa. Harrituta utzi ninduten haien ezagutzeko gogoak eta egiten zituzten galderek eta komentarioek erakusten nienean nire proiekturen bat, Olafur Eliassonen obra, eta...

Zaloa Ipiña

Ipiña, Zaloa

“Hitzetik askoz ere haratago adierazi ahal izatea. Elkar ezagutzea, elkarraldiak zirkulu itxietara mugatzen diren momentuetan. Taldean eraikitzea, geure aztarnaz ahaztu gabe. Norberaren, norbanakoaren ikuspegitik hastea, gure inguruari, gure...

Nerea Lekuona

Lekuona, Nerea

“Esperientzia zirraragarria izan da. Eskolaren ingurunean esku hartzea zen asmoa. Deigarria iruditu zitzaiguna hauxe izan zen, Euskal tipografiaren erabilera hain hedatua, saltoki eta ostalaritzako establezimendu ugaritan. Safari fotografiko bat...

Muniategiandikoetxea

Muniategiandikoetxea, Manu

“Urte honek, bizitako zirkunstantziengatik berezia izan denak, aukera eman digu prozesua ikuspegi desberdin batetik planteatzeko. Kanpoaldean lan egitea erabaki dugu, modu efimeroago batean eta ekintzan oinarrituagoan, eta oso aberasgarria izan...

Ibon Sáenz de Olazagoitia

Sáenz de Olazagoitia, Ibon

“Nire aurtengo esperientzia: pizgarria ilusioarentzat, eta arraroa. Pizgarria ilusioarentzat, aukera eman didalako jakin-mina eta gogoa erakutsi dituzten neska-mutil talde batekin harremanetan egoteko, ezagutzeko eta ikasteko gogoarekin, eta...

Partekatu