ZIENTZIALARIAK GARA!

CONCHA, Karrantza

Gai-arloa: Natura Zientziak

22 ikasle, 1. mailakoak

Irakasleak: Maibe San Nicolás, Ascensión Pérez eta Ibai Esteban

Artista: Ibon Garagarza

Hizkuntza: euskara

Programa honetan artearekin elkartu ziren Natura Zientziak, eta horrek eraman zituen ikasleak ikasgaia ikuspegi berri batetik begiratzera. Hala laburbiltzen du Ibon Garagarza artistak ikastetxe honetan aurrera eraman duen bere proiektua: “Asko dira beren jardunean artea eta zientzia edo teknologia bat egiten dituzten artistak. Arteak eta zientziak errealitateari buruzko kontrako bi ikuspegi aurkezten dituztela eman dezake, baina Olafur Eliasson bezalako artistek eskutik joan daitezkeela frogatzen dute”.

Uraren egoera desberdinez, bere erabilera jasangarriaz eta gure bizitzetan duen garrantziaz ikasleak jabetzea zen helburua. Horretarako, ura gehitu edo kentzen zaienean transformatzen diren materialekin lan egin zuten, besteak beste: pintura, buztina edo eskaiola, guztiak artearen historian presentzia handia duten materialak. Buztinak, material solidoa baina moldagarria izanik, materiaren aldaketak esperimentatzeko eta azaltzeko balio izan zien. Buztin-mota desberdinekin, hainbat forma eta tamainako ontziak modelatu zituzten, beste erabilera batzuen artean, likidoa edukitzeko edo hazi bat landatzeko balio izateko modukoak. Eskaiolak eta urarekin izaten duen transformazioak moldeak lortzeko eta positibo eta negatibo kontzeptuekin jolas egiteko balio izan zien.

“Azkenean”, dio Ibonek, “galderak planteatzea zen helburua, batzuetan arazoak ulertzeko edo haiei erantzuteko asmoz eta, beste batzuetan, erantzunik izango ez zuten eta askotan gugan harridura sortzen duten galderak botatzeko. Harridura edo bitxikeria dira gidatu gaituzten hitzak”.

PROIEKTUEN BILATZAILEA