EMOZIOAK JOLASTOKIAN
SAN IGNACIO, Getxo
Gai-arloa: Balio Sozialak eta Zibikoak
17 ikasle, 3. eta 4. mailakoak
Irakaslea: Leyre Fernandez
Artista: Elssie Ansareo
Hizkuntza: gaztelania
Elssie Ansareo artistak Getxoko San Ignacio ikastetxeko ikasleei proposatu zien jolastokiko hormetan esku-hartze artistiko bat sortzea. Jolastokia elkartzeko, sozializatzeko eta jolasteko espazio bat da, emozio positiboetarako leku bat. “Nola irudikatzen dugu hori guztia forma geometrikoekin eta koloreekin?”, galdetu zien Ansareok. Prozesu horrek emozioetan murgiltzea ekarri zuen berekin, emozio horiek ulertzea eta haiei forma eta espresioa ematea koloreen, irudien, lerroen eta abarren bitartez. Jolastokia margotzeko dinamikak adiskidetasunerako, konplizitaterako eta dibertsiorako leku bihurtu zuen espazio hori; elkar ulertzeko eta gozatzeko momentuak bizi izan zituzten, hain zuzen ere, pandemiak murriztutako jardueraren azken hilabeteetan taldeak faltan sumatzen zituenak.
Ikasleek esku-hartze bat diseinatu zuten ikastetxeko jolastokiaren perimetro osorako eta, ikasturtearen behin-behinekotasunagatik, zati bat gauzatu zuten, gerora lanarekin jarraitzeko asmoz, hasierako ildoari jarraituta. Argazki eta bideo bidez erregistratu zen jarduera.