ESALDIAK KALEETATIK
LABASTIDA, Bastida
Gai-arloa: Balio Sozialak eta Zibikoak
17 ikasle, 3, 4 eta 5. mailakoak
Irakasleak: Jon Etxebarria eta Daniel Soria
Artista: Nerea Lekuona
Hizkuntza: euskara
Bastida ikastetxeko ikasle horiei herriko bizilagunei mezuak helaraztea proposatu zitzaien. Nerea Lekuona artistak galdera batzuetatik abiatuta planteatu zien erronka: Zer kontatu nahi dugu? Nola kontatuko dugu? Nola gauzatuko dugu? Eta, azkenik: Non komunikatuko dugu?
Lehenik eta behin, gizarte-intereseko hainbat gairi buruz dauden kezkak eta aukerak eztabaidatu eta jaso ziren, besteak beste, generoak eta rolak, ingurumena zaintzearen garrantzia, kutsadurarekiko kezka, talde etnikoen eta kulturen arteko bizikidetza eta pobrezia, eta gai horiei buruzko esaldiak edo esaerak idatzi ziren.
Jarraian, ikasleek beren lemak jartzeko aukerak bilatzen jardun zuten kaleetan zehar: erabiltzen ez ziren espazioak edo fatxada degradatuak izan ziren beren testuak uzteko aukeratutako euskarrietako batzuk. Euskal tipografia ere aurkitu zuten haien herriko toki askotan, eta elementu grafiko horretaz baliatu ziren mezuak formulatzeko. Brotxaz eta ur-ahiaz horniturik, beren esaldiak herrian zehar itsatsi zituzten. Hala, Bastidako kaleetatik dabilen ibiltariak ikasle horiek kale eta plazetan barreiatutako ideia inspiratzaileak aztertzeko ustekabeko aukerarekin egingo du topo.