LEIHO BAT NEW YORKERA NIRE IKASGELATIK
Gai-arloa edo loturiko curriculum-arloa: Gizarte Zientziak
San Ignacio ikastetxeko 3. eta 4. mailak, Getxo
Irakaslea: Leyre Fernández
Artista: Elssie Ansareo
Hizkuntza: gaztelania
Ikasturte bakoitzean, bi ikastetxetako —bata Bilbokoa eta bestea New Yorkekoa— ikasleek beren proiektu artistikoen dokumentazioa eta argazkiak trukatzen dituzte, eta informazioa partekatzen dute ingurune bakoitzaren bereizgarriei eta dituzten ezaugarri komunei buruz.
Osasun-krisiaren testuinguruan elkartruke hau ezin izan da egin, Artea ikasbide programetako egutegiak ez zetozelako bat bi herrialdeetan. Aukera gisa, bisita birtual interaktibo bat programatu zen: Getxoko San Ignacio ikastetxeko ikasleek A year with Children erakusketa bisitatu zuten, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan ikusgai jarria, haur iparramerikarren obra ezagutzeko.
Gabriela O’Leary hezitzaileak Bosgarren hiribidean ikusgai jarritako lanak erakutsi zizkien Getxoko ikasleei bideo-dei baten bidez zuzenean konektatuta. Esperientzia horrekin, Getxoko ikasgela honetan leiho bat zabaldu zen New Yorkeko hirira, eta Museoa modu birtual batean bisitatzeko aukera izan zuten ikasleek.