Ez dago ikusgai

Maiatzaren 3a

2008Inprimatutako argazkia mihise gainean
269,2 x 351 cm

José Manuel Ballesterrek Arte Ederretako lizentzia jaso zuen 1984an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Lehen lanak XV. eta XVI. mendeetako Italiako eta Flandesko eskolen tekniketan oinarritu ziren. 1990. urtean pintura eta argazkiak uztartzen hasi zen eta, ordutik hona, haren lanetako asko barne zein kanpoko arkitektura-espazioen irudikapenak dira. Argazkigintza Sari Nazionala jaso zuen 2010ean, "arkitektura-espazioaren eta argiaren interpretazio apartarengatik eta argazkigintza-tekniken berrikuntzari egindako ekarpen bikainarengatik".

Ballesterren iritziz, argazkigintzaren garapen teknologiko azkarrak arte-munduari gertuagotik begiratzea ahalbidetu die artistei zein ikusleei. Ballesterrek denbora kapsulatzea, etetea, bilatzen du argazkiaren bidez. Horretarako, ikuslea bizitzaren joan-etorrietatik ateratzen du, ez-espazio arkitektonikoetan murgilduz. Ballesterren xedea dira espazio hutsak, asmo du jendea beren arrasto eta islen bidez erretratatzea. Norbanakoaren bakardadea eta mundu modernoaren kontraesanak aztertzeko arkitekturaz baliatzen da, espazioak eszena artifizial bilakatzen ditu. Argiak leku garrantzitsua dauka, ezkutua eta ikus daitekeena, publikoa eta pribatua, gizakia adierazteko osagaiak baitira. Formatu handiko argazkiek interpretazio-aukera zabala eskaintzen dute; Ballesterrentzat, lanak ikuslea errealitatearen metamorfosian parte hartzera gonbidatzen du.

Ballesterrek espazio hutsaren poesia bilatu nahi zuen, eta hori izan zen Ezkutuko txokoak sortaren iturburua. Artearen historiaren maisulanen interpretazioak dira: iraganeko pinturen argazkiak digitalki landu ditu, hutsune kezkagarriak sortzeko helburuarekin. Francisco de Goyaren 1808ko maiatzaren 3ko fusilamenduak (1814) lanak, besteak beste, iragan mendetako pinturak aztertzeko aukera eman dio Ballesterri, bere historia-aroari muzin egin gabe. Goyak sakonki aztertu zituen gudua eta haren ondorioak, bai gizaki-taldeei bai norbanakoari dagokienean ere. Maiatzaren 3a lanaren Ballesterren berraztertzeak ez du gizakirik azaltzen, Goyak historia-gertakari lazgarri hura adierazteko erabili zuen testuingurua garbi agertzen bazaigu ere. Tragediaren arrasto bakarra dago: zoruan ikus daitekeen odol-isuria, lanpara baten zeharkako argiaren bidez dramatikoki argiztatua. Hiriaren aldirietan, gauaren iluntasunean, soldaduek alde egin eta hilotzak bertatik eraman dituzte.

Jatorrizko izenburua

Maiatzaren 3a

Data

2008

Teknika / Materialak

Inprimatutako argazkia mihise gainean

Informazio gehiago

Edizioa: 2 aletik 1. + AP.

Neurriak

269,2 x 351 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa