Azken joeren 130.000 urte
2006–07Horma-pintura (2007): Akrilikoa horma gainean Bost marrazki (2006): Txinako tinta eta pigmentatutako tinta paper gaineanBost marrazki (2006): 152,4 x 254 cm
Azken joeren 130.000 urte (130,000 Years of Last Trends, 2006–07) pintura mural bat da, erakusketa aretoaren lau paretak hartzen dituena continuum tematiko batean. Hilerri bateko irudiak aurkezten ditu sekzioan, lurperatutako gorpuak eta aldi berean gainazalean estaltzen dituzten hilarriak eta zuhaitzak ikusteko aukera ematen digutenak. Obraren izenak hauxe aditzera ematen digu, duela 130.000 urte inguru lurraren gainean Homo sapiens agertu zelako irizpena, noizbait hilko zela jabetuta ehorzketak egin zituen aurreneko hominidoa. Lazkozek adierazi duenez, pieza hau, batetik, nork berak dituen beldurren exorzismo antzeko bat da, eta bestetik, Sánchez-Cotán bezalako autoreen pintura klasikoari egiten dion omenaldi askea; hain zuzen ere, harengandik hartu du forma organikoa datzan nitxo geometrikoaren baliabidea.
Jatorrizko izenburua
130,000 Years of Last Trends
Data
2006–07
Teknika / Materialak
Horma-pintura (2007): Akrilikoa horma gainean Bost marrazki (2006): Txinako tinta eta pigmentatutako tinta paper gainean
Informazio gehiago
Horma-pintura (2007): kokapen zehatzeko neurriak
Neurriak
Bost marrazki (2006): 152,4 x 254 cm
Kreditua
Guggenheim Bilbao Museoa