Ez dago ikusgai

Errege-erreginaren jauregia

2009Inprimatutako argazkia mihise gainean
318,4 x 276 cm

José Manuel Ballesterrek Arte Ederretako lizentzia jaso zuen 1984an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Lehen lanak XV. eta XVI. mendeetako Italiako eta Flandesko eskolen tekniketan oinarritu ziren. 1990. urtean pintura eta argazkiak uztartzen hasi zen eta, ordutik hona, haren lanetako asko barne zein kanpoko arkitektura-espazioen irudikapenak dira. Argazkigintza Sari Nazionala jaso zuen 2010ean, "arkitektura-espazioaren eta argiaren interpretazio apartarengatik eta argazkigintza-tekniken berrikuntzari egindako ekarpen bikainarengatik".

Ballesterren iritziz, argazkigintzaren garapen teknologiko azkarrak arte-munduari gertuagotik begiratzea ahalbidetu die artistei zein ikusleei. Ballesterrek denbora kapsulatzea, etetea, bilatzen du argazkiaren bidez. Horretarako, ikuslea bizitzaren joan-etorrietatik ateratzen du, ez-espazio arkitektonikoetan murgilduz. Ballesterren xedea dira espazio hutsak, asmo du jendea beren arrasto eta islen bidez erretratatzea. Norbanakoaren bakardadea eta mundu modernoaren kontraesanak aztertzeko arkitekturaz baliatzen da, espazioak eszena artifizial bilakatzen ditu. Argiak leku garrantzitsua dauka, ezkutua eta ikus daitekeena, publikoa eta pribatua, gizakia adierazteko osagaiak baitira. Formatu handiko argazkiek interpretazio-aukera zabala eskaintzen dute; Ballesterrentzat, lanak ikuslea errealitatearen metamorfosian parte hartzera gonbidatzen du.

Ballesterrek espazio hutsaren poesia bilatu nahi zuen, eta hori izan zen Ezkutuko txokoak sortaren iturburua. Artearen historiaren maisulanen interpretazioak dira: iraganeko pinturen argazkiak digitalki landu ditu, hutsune kezkagarriak sortzeko helburuarekin. Diego Velazquezen Meninak (1656) lanak, besteak beste, iragan mendetako pinturak aztertzeko aukera eman dio Ballesterri, bere historia-aroari muzin egin gabe. Velazquezen lanik famatuenetakoa da Meninak; konposizio konplexua dauka, eta perspektibaren erabilera miresgarrian, argiarekin eginiko joko bikainean eta atmosferaren irudikatzean oinarritzen da. Paretako pinturek noblezia kutsua iradokitzen dute, eta XVII. mendeko Europako artista onenen inguruko jakintza azaltzen dute; aitzitik, pintatutako eremuaren sakontasuna, hots, arreta erdiguneko irudi eta objektu mugatu izana eta atzealdea desitxuratu izana, argazkigintza-tekniken aurrerapena dugu.

Jatorrizko izenburua

Errege-erreginaren jauregia

Data

2009

Teknika / Materialak

Inprimatutako argazkia mihise gainean

Informazio gehiago

Edizioa: 2 aletik 1. + AP.

Neurriak

318,4 x 276 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa