Guggenheim Bilbao Museoa hiriaren erdigunean dago. Hona hemen museora iristeko eta Bilbotik eroso ibiltzeko modua.
Bilboko garraio publikoak irisgarriak dira eta pertsona ezinduentzako egokituta daude.
Bilboko nazioarteko aireportua (BIO) Loiun dago, hirigunetik 15 km-ra. Autobus zerbitzua dago.
RENFE, “Bilbao-Abando” geltokia.
ET/FV, “Atxuri (Bilbo)” geltokia.
1, 10, 13, 18 eta A7. zerbitzuak “Museo 1 / Henao” geltokian.
13., 27., 38. eta 48. zerbitzuak “Alda. Errekalde 31 eta 11” eta “Alda. Errekalde 12” geltokietan.
11. eta 71. zerbitzuak “La Salve / Igogailua” eta “Campo Volantín / La Salve” geltokietan.
Guggenheim geltokia
“Moyua” geltokia, “Ercilla-Guggenheim” irteera
Kontsultatu zure ibilgailuarekin emisio baxuko eremura sartzeko murrizketak (+ INFO)
Bilbora sartzeko
Santanderretik bazatoz (A8) zein Donostiatik edo Gasteiztik (A68 eta A8) irten autopistatik Sabino Arana-San Mames irteeran. Hartutako kaletik (Sabino Arana etorbidea) segi aurrera (behera). Jesusen Bihotza plazara iritsiko zara (biribilgune batera). Bertan ikusiko dituzu Museora heltzeko seinaleak. Seinaleek Abandoibarra etorbidetik eramango zaituzte. Hala, itsasadarraren ertzetik helduko zara Museora.
Aparkatzeko
Museoak ez du aparkalekurik. Inguruan ordainpeko udal TAO aparkalekuak (parkimetro bidez ordaintzekoak) eta bi aparkaleku daude, Pio Baroja plazakoa eta Euskadi plazakoa:
- Pio Baroja: jarraitu Abandoibarra etorbidetik aparkalekuaren seinalea topatu arte.
- Euskadi: Abandoibarra etorbidea hartu ondoren egin eskuinaldera lehen bidegurutzean, Lehendakari Leizaola kalea hartzeko. Aurrera jarraitu eta Euskadi plazara iritsiko zara. Egin biribilgunea eta irten 3. irteeratik (Ramon Rubial kalera). Bartan da aparkalekurako sarbidea. Aparkaleku publiko honek urritasunak daukatenetzako plazak ditu.
- Pertsona ezinduentzat erreserbatutako aparkaleku-plazak eskuragarri daude Museoaren inguruetan, betiere egiaztagiria dutenentzat
Autokarabanak
Udan, autokarabanen aparkaleku zerbitzua ematen du Bilboko Udalak. Kobetamendi kalean dago, 31. zenbakian.
Bertaratzeko
A-8 autopistatik Balmaseda irteera hartu, Altamira-Kastrexana Gaina norabidean. Kobetabidea hartu behar duzu eta jarraian Kobetamendi kalea (eskuinetara), metro gutxitan topatuko duzu aparkalekuaren seinalea.
Aparkalekutik hirigunera joateko autobus zerbitzua dago: Bilbobus 58 linea (Mintegitxueta-Atxuri).
Nola sartu Museora
Museora sartzeko, bi sarrera irisgarri daude:
Fatxada nagusian: gurpil-aulkientzako sarbidea igogailutik (kafetegitik sartuta).
Itsasadar aldera dagoen fatxadan: gurpil-aulkientzako sarbidea arrapalatik.
Halaber, fatxada nagusiko harmailaditik behera ere badu sarbidea.