Pertsona orori zuzendutako museoa
Guggenheim Bilbao Museoaren lehentasunezko helburua da erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu zein jardueretan parte hartzeko aukera erraztea pertsona guztiei. Horren haritik, informazio-gida hau jarri dugu zure eskura, informazio orokorreko katalogoaren osagarri. Esker onez hartuko ditugu zure ohartarazpen edo iradokizunak.
Sarrerak erostea
Desgaitasuna duten pertsonek tarifaren gaineko deskontua lor dezakete (ikasle eta pentsiodunen deskontuaren baliokidea); horretarako, egiaztatzeko dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute. Bisita egiteko lagun batekin etortzea ezinbestekoa bada, pertsona horrek Museora doan sartzeko aukera izango du.
Zalantzaren bat izanez gero, jarri aurrez harremanetan Bezeroarentzako Arretarekin.
Entzuteko gidak eta bideo-gidak
Entzuteko gidak
Mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa behin museoan egonda.
Bideo-gidak
Aztelaniazko zeinu-hizkuntzan edo azpitituluekin landutako bideo-gidak entzuteko ezintasuna duten pertsonentzat.
Maketak
Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat maketa ukigarriak ditugu. Maketei esker ukimena baliatuz Museoaren eraikinaren arkitektura eta hainbat eskultura (Idi-bihotzak, Puppy, Ama eta Zuhaitz garaia eta begia) aztertzeko aukera dago.
GOGOAREN BEGIZ
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN GIDA SENTSORIALA
Gida sentsorial hau, itsuentzat edo ikusmen gutxiko pertsonentzat diseinatuta dago, baina guztientzat eskuragarri dago. Hizkuntza zehatza eta iradokitzailea erabiliz, Frank Gehryk diseinatutako Museoaren arkitektura eta bertatik ibiltzeko esperientzia bateratzen ditu.
* Gogoaren Begiz gida, ORNELLAIAri esker posible da.
Aulkiak
Haur-kotxeak eta haurtxoak eramateko motxilak
Haur txikiak haur-kotxean edo motxilan eraman nahi izanez gero, jantzitegian eska ditzakezu.
Gurpil-aulkiak
Gurpil-aulkiak eskuragarri ditugu aulkia behar duten bisitariak erosoago egon daitezen. Jantzitegian eska itzazu.
Aulki eramangarriak
Aulki oso arinak ibilbidearen edozein unetan atseden hartzeko. Jantzitegian eska itzazu.
Komunak
Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako banakako kabinak aurkituko dituzu komun guztietan.
Gainera, pixoihalak aldatzeko lekuak daude lehen solairuan eta 0 solairuan.
Zerbitzuak
Dendako langileek behar duzun arreta eskainiko dizute.
Oraingoz, zerbitzua etenda dago.
Bertako fondo bibliografikoak arte modernoan eta gaur egungo artean espezializatuta daude.
Gure liburuzainek lagunduko dizute edozein kontsulta egin nahi izanez gero.
Gurpil-aulkiei eta begizta magnetikoei erreserbatutako lekua dute.
Gurpil-aulkien erabiltzaileei egokituta daude eta begizta.
Plazatik sarbidea duen tabernarekin batera, kalitate handiko nazioarteko bi sukaldaritza-esperientzia eskaintzen dizkie Guggenheim Bilbao Museoak bisitariei. Nerua, goi-mailako sukaldaritzako jatetxea, eta Bistró Guggenheim Bilbao, proposamen informalagoa, zaindua eta eguneko zein gaueko une bakoitzean desberdina.
Irisgarritasuna bermatzen dute bi jatetxeek eta arreta-zerbitzua dute mahai guztietan.
Elikagairen batekin arazoak baldin badituzu, jakinarazi eta zuri egokitutako aukerak eskainiko dizkizugu.
Jatetxeek haurrentzako aulkiak dituzte.
Zabalak direnez, solairuen artean erosotasun handiz mugitu daiteke.
Informazio gunetik eskaini ahal izango zaizkizu, behar izanez gero, sarreren salmenta, arropazaindegi eta entzuteko gida zerbitzuak.
Ikasleen bisitak
Zure ikasgelan ikasle integratuak baldin badituzu, bisitaren aurretik jakinarazi, era horretara, bisitaldia behar horietara egokitzeko aukera izango dugu eta. Bisitak edozein motako beharrak dituzten ikasleei egokitzen zaizkie eta hezkuntza-gune guztiak irisgarriak dira.
Informazioa eta erreserbak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara
- Telefonoa: 944 359 090
- Fax: 944 359 010
- Mail: informacion@guggenheim-bilbao.eus.
Helduak
Behar anitzak dituzten pertsonei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira:
- Zeinu-hizkuntzako interpretea duten bisita gidatuak gorrentzat.
- Ezintasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako bisitak.
- Ukimen-bisitak itsuentzat.
Informazioa eta erreserbak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara
- Telefonoa: 944 359 090
- Fax: 944 359 010
- Mail: informacion@guggenheim-bilbao.eus.
Oharrak
Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik; nolanahi ere, erraza da bertaratzea, eta tranbiaren bidez museoaren ingururaino iristeko aukera dago.
Zure ibilgailuan etortzea erabakitzen baduzu, udal-aparkalekuak daude inguruetan. Gainera, bertatik hurbil, Euskadi plazan dagoen aparkaleku publikoak ere baditu urritasunak daukatenetzako plazak.
Edonola ere, 94 435 90 80 telefonoan edo email informacion@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez harremanetan jar zaitezke eta zure beharren araberako aukera egokiena jakinaraziko dizugu.
Artelanen aurkezpena
Museo modernoa eta garaikidea izanez, irizpide artistikoei zein kontserbaziokoei jarraitzen diegu halabeharrez. Hori dela eta, gerta liteke argiztapen, seinaleztapen eta distantzia parametroek aretoen barrualdeko erabateko ikusgarritasunean eragitea. Era berean, artelan bakoitzaren ezaugarri bereziek borondate artistiko bati jarraitzen diote eta hori aldaezina da.