Museora egiten duzun bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko
Museora egiten duzun bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, honako aholku hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu.
Bisita hasi aurretik
Etorri aurretik begiratu zer erakusketa dauden egun horretan. Itxitako aretoak egon daitezke erakusketa-aldaketen ondorioz.
Zalantzarik baduzu, Museoko langileei galdetu: 944 35 90 80
Bisitaldian
Atrioa
Atrioa Museoaren bihotza da. Orientatzeko egokia da: aretoen 3 solairuak haren inguruan antolatuta daude. Pasabide bihurriez, igogailuez eta eskailera-dorreez elkarlotuta daude.
Aretoak
20 areto daude.
Pasabideek orientatzen lagunduko dizute, baita aretoak eta zerbitzuak aurkitzen ere. Aretoak eta Atrioa (eraikinaren erdigunea) lotzen dituzte eta hainbat ikuspegi eskaintzen. Kanpoaldea konplexua den arren, barnealdean ondo ordenatuta dago.
Besteak
Entzungela bat (300 pertsonarentzako edukiera), jatetxe bi, kafetegi bat eta Denda-Liburudenda daude.
Gogoan izan
Udan berokia ekartzea komeni da, Museoaren tenperatura dela eta.
Artea babesten lagun gaitzazu
Ez ukitu
Ez ukitu artelanak eta haiengandik zentzuzko distantzia batera egon; hauskorrak dira eta ukitu txikienarekin ere kaltetuak izan daitezke. Galerietara ezin da elementu zorrotz edo adierazgailuak, boligrafoak eta abar bezalako objektuekin sartu.
Haurrak bakarrik ez
Museora haurrekin etortzen bazara, saia zaitez zure alboan edukitzen uneoro. Lagun gaitzazu: azaldu haurrei zergatik ezin dituzten artelanak ukitu. Ez utzi aretoetan barrena alde batetik bestera korrika ibiltzen, gainerako bisitariei enbarazu egin diezaiekete eta. Haur-taldeak uneoro gainbegiratu behar dira, arauak bete ditzaten.
Bularra ematea
Museoan bularra ematea baimenduta dago, eta haurrei ere jaten ematea badago horretarako prestatutako guneetan (erakusketa-guneetatik kanpo dauden korridoreetan eta eserlekuetan).
Fardelak
Museora ezin da sartu fardel handiekin: aterkiak, paketeak, motxilak edo 35 x 35 cm-tik gorako poltsak.
Animaliak
Ezin dira animaliak sartu, txakur gidariak eta medikuak agindutako maskotak izan ezik.
Ez erre
Ez dago erretzerik ezta janaria sartzerik.
Erretzea
Ezin da erre, ezin da janaririk sartu, eta ezin da aretoetan edan. .
Argazkiak
Flashik gabeko argazkiak soilik erabilera pribaturako onartzen dira. Baimen horren gaineko salbuespenak seinaleztatu eta/edo adieraziko dira. Debekatuta dago tripodeak eta selfie makilak erabiltzea.