Entzuteko gidak
Sarreraren prezioan entzuteko gida barne dago; sistema horri esker, modu autonomoan bisita daiteke Museoa, eta arkitekturari eta erakusketei buruzko azalpenak entzun daitezke. Egun ezinezkoa denez ekipamendu fisikoa ematea, mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa.
Plasmak
Txarteldegiaren gainean dauden pantailak dira. Museoan ikusgai dauden erakusketak aurkezten dituzte, baita etorritako egunean gozatu ahal dituzun jarduerak. Bestelako informazio baliagarria dago: ordutegiak, tarifak eta hainbat zerbitzuren ingurukoa (kafetegia, Denda-Liburudenda eta jatetxeak, besteak beste).
Argibideak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez daude.
Informazio-mahaia
Atondoan dagoen arreta-zerbitzu pertsonalizatua da. Bertan, gai hauen argibideak jaso daitezke: Museoaren arte-programazioa, hezkuntza-jarduerak eta zerbitzuak, baita ingurunea bisitatzeko aholku baliagarriak ere.
Didaktika guneak
Erakusketa bakoitza osatzeko didaktika gune batzuk prestatzen ditu Museoak; funtsezkoa dira arte-programazioan.
Gune horietan artelanak behatzeko eta ulertzeko tresnak eta baliabideak daude: testuak, software interaktiboak, ikus-entzunezkoak, audio-artxiboak, material argigarriak, irudiak eta irakurketarako guneak. Didaktika gune bakoitzaren edukien ikuspegia aldatu egiten da: soziala, politikoa, ekonomikoa, artistiko, arkitektonikoa, taldeentzako interaktiboa edota pertsonalizatua izan daitezke. Museoa bisitatzen duten guztiek erabil ditzakete gune horietako baliabideak, irisgarriak dira.
Guneak erakusketaren ibilbidearen barruan daude beti, eta Museoko Arte Ardura eta Hezkuntza eta Interpretazio arloek elkarrekin egindako lanaren emaitza dira, erakusketa bakoitzaren komisarioarekin zuzenean koordinatuta eta harekin lankidetzan.
Museoaren webgunean daude helmenean gune hauetarako sortutako eta egokituta materialak.
Planoak
Solairu guztietan, baita Atrioan eta Atondoan ere, eraikinaren planoak daude. Bertan honakoak irudikatu dira: aretoak, erakusketen ibilbideak, igogailuak, eskailerak, arropazaindegia, jatetxeak, txarteldegia, informazio-mahaia eta beste hainbat zerbitzu.
Guggenheim Bilbao aldizkarian ere badago plano bat.
Txartelak
Artelan bakoitzaren fitxa tekniko laburra dira. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude.
Halaber, Museoaren kanpoaldeko artelanek eta Jenny Holzerren Bilborako instalazioa eta Richard Serraren Denboraren materia lanek QR kodeak dituzte webgunean dagoen informazio osatuagoa ikusteko.
Testuak
Horma-testuak daude erakusketen arte-edukiak azaltzeko eta bertako artelanen testuingurua emateko; oinarrizko kontzeptuak aditzera ematen dituzte. Horrez gain, erakusketan bertan, Didaktika guneak daude, askotariko alderdietatik eta hainbat baliabideren bidez erakusketak ulertzeko eta bisitaldia aberasteko.
Testu guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude.