Proiektua
Programa honen onuradunak ospitaleratuta dauden edo aldizka ospitalera joan behar duten 3 eta 16 urte bitarteko haurrak dira. Ospitaleetako ikasgelen bidez, irakasleek eskolako curriculumarekin jarraitzen laguntzen diete ikasleei. Hezkuntza-esparru honetan, ikasteko bizigarri gisa arteari buruzko elkarrizketan oinarritzen diren jardueren programa erakargarri bat txertatzen da.
Lortu informazio gehiago
Hilean behin, Museoko artista-hezitzaile bat Gurutzeta eta Basurto ospitaleetara joaten da jarduerak egiteko, ikastetxeetako irakasleekin elkarlan estuan. Artelanen erreprodukzioak ikusi eta haiei buruz hitz egin ondoren, haurrek beren artelanak sortzen dituzte.