Artez busti
Artez busti programak Museoa bisitatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, taldean edo banaka, eta askotariko tresnekin eta informazio- eta ezagutza-mailekin.
Hezkuntza-eremuek, entzuteko gidek edo hainbat dinamika edo eduki eskaintzen dituzten iraupen ezberdineko bisitaldi gidatuek aldi baterako erakusketak, Guggenheim Bildumak eta eraikinaren arkitektura ezagutarazten dituzte.
Bisitaldi gidatuak
Ordainpeko gidaridun bisitaldiak
Langile berezituen ardurapean egindako bisitak.
Gidaridun bisitaldiek eraikinaren arkitektura eta erakusketen lanak azaltzen dituzte.
Gai jakin baten landu nahi izatekotan, arren adierazi erreserba egitean eta gidariari bisitaldia hasi aurretik.
Bisitak euskaraz, italieraz eta alemanez egiteko edo behar berezietarako, bidali e-maila helbide honetara: información@guggenheim-bilbao.eus
ERRESERBATU GIDARIDUN BISITALDIA
Oharra: Ez dago baimenduta bisita gidatuak inongo euskarritan grabatzea.
Guggenheim +
Frank Gehryren eraikinean jendearentzat zabalik ez dauden guneak eta tokiak ezagutu eta, gainera, erakusketak bisitatu nahi dituzu? Hartu parte Museoko gidari profesionalek eskainitako bisitaldi esklusibo honetan.
- Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea, telefono-zenbaki honetara deituta: (asteartetik ostiralera, 10:00–14:00)
- Topalekua: Taldeen Txarteldegia
- Batez besteko iraupena: 120 min
- Bisitaldi bakoitzaren kostua: 225 € (sarrerak ez daude barne)
- Gehienez 20 pertsona taldeko
Oharra: Ez dago baimenduta bisita gidatuak inongo euskarritan grabatzea.
Beste baliabideak
Entzuteko gidak
Sarreraren prezioan entzuteko gida barne dago; sistema horri esker, modu autonomoan bisita daiteke Museoa, eta arkitekturari eta erakusketei buruzko azalpenak entzun daitezke. Mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa.
Didaktika
Didaktika proiektuaren barruan, gune didaktikoak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu Museoak erakusketen osagarri dira, bertako obrak ikusten eta ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskainiz.
Babesleak:
- Era guztietako ikuspegiak, erakusketa bakoitzeko komisarioekin adostutako proposamenekin.
- Behaketa, gogoeta, ikasketa eta gozamena bultzatzen dituzte.
- Hainbat esperientzia sorrarazten dituzten tresna interaktiboak eskaintzen dituzte.
- Adin guztietako haurrentzat erabilgarria den diziplinarteko eta zeharkako programazio bat.
- Informazio gehiago lortzeko, joan webgunera, erakusketa bakoitzaren Ba al zenekien…? atalera.