017 Flores Puppy Media scaled

Ibilbide berdea familian

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora!

Eraikin harrigarri batean zaudete, eta artelan oso bereziak eta interesgarriak ikusteko aukera izango duzue. Batzuek naturari, landareei, argiari, urari eta abarri buruzko gauzak kontatzen dizkigute.

MAPA IBILBIDE BERDEA

Lorez estalitako txakur bat?
Puppy 1

Lorez estalitako txakur bat?

Museoaren plaza

Puppyk ongietorria ematen digu Museora iristean. West Highland terrier txakurkume erraldoia da. Imajina itzazu gustatzen zaizkizun animaliak, baina beste tamaina batean!

Ba al zenekien Puppy artelan “bizia” dela? Egunero aldatzen da, loreak hazi egiten baitira eta, beraz, zaindu eta mimatu egin behar dira. Loreak urtean bitan aldatzen ditugu, udaberrian eta udazkenean. Puppy lorez estalita dago, hau da, izaki bizidunez, eta, hortaz, gure maskota erraldoia ere bizirik dago.

Puppyk ureztatze-sistema jasangarria du, han dauden milaka loreek behar duten ura bakarrik jaso dezaten, ez gehiago, ez gutxiago.

Jeff Koons, Puppy, 1992
Altzairu herdoilgaitza, substratua eta landareak loraldian
1240 x 1240 x 820 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Hitz argitsuak
Holzer J Instalación para Bilbao Installation for Bilbao 1997 scaled

Hitz argitsuak

Atrio

Zerez eginda dago obra hau? Ez da besteak bezalakoa… pantaila eta hitz argidunak ditu! Igo eta jaitsi egiten dira, agertu eta desagertu, baina ez liburuetan edo ordenagailuko pantailan bezala.

Argizko diodoak edo led-ak erabili zituen material moduan… energia-kostu txikiko argia igortzen baitute!

Jenny Holzer artistak sentimenduez, pentsamendu intimoez edo sekretuez —normalean bela
rrira isilka esaten diren horiez— mintzo diren hitzak erabiltzen ditu. Baina badirudi berak ozenki esaten dituela, mundu guztiak entzun ditzan!

Zutabe argidunen artean oinez ibil zaitezke, obran sartu eta bertan parte hartu. Zeu ere obraren parte zara!

Jenny Holzer, Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao), 1997/2017
Argizko diodoak
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Ikusi-makusi… lainoa
Nakaya F Escultura de niebla 08025 G Fog Sculpture 08025 FOG 1998 scaled

Ikusi-makusi… lainoa

Itsasadarraren alboko terraza

Fujiko Nakaya lainozko artelanak egiten hasi zen lehen artista da. Horretarako, urarekin, atmosferarekin, aire-korronteekin eta denborarekin jolasten da. Modu horretan, lainoa sortzea lortzen du hemen urmaelaren azpian ezkutatuta dagoen ponpaketa-sistemaren bitartez.

Nakayaren ustez, bisitariek bere obrak esperimentatu behar dituzte. Laino-eskultura 8 minutuz aktibatzen da orduero puntuan. Ez galdu!

Fuyiko Nakaya, Laino-eskultura 08025. zk. (F.O.G.) [Fog Sculpture #08025 (F.O.G.)], 1998
1.000 laino-toberak sortutako ur-lainoa eta goi-presiozko ponpaketa bidezko motor sistema
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

Armiarma erraldoia!
Bourgeois L  Mamá Maman 1999 scaled

Armiarma erraldoia!

Itsasadarraren alboko terraza

Hemendik ere lan hau ikusi daiteke!

Ama brontzezko armiarma itzel bat da, hanka luze eta finak dituena. Hurbildu eta jar zaitez azpian. Txikia sentitzen zara, ezta? Begiratu gorantz eta ikusiko duzu sabelpean marmolezko arrautza batzuk ezkutatzen edo babesten dituela.

Zergatik deitzen da Ama armiarma erraldoi baten eskultura? Ama bat gogorarazten al dizu? Artistaren ama tapizgilea zen; hots, hariz ehundutako piezak egiten zituen. Eta lanbide horretan aritu zen bizitza osoan. Armiarmak bezalaxe!

Louise Bourgeois, Ama (Maman), 1999
Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza
927 x 891 x 1023 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Pentsatu desio bat
Arbol deseos Yoko Ono

Pentsatu desio bat

Bigarren solairuko terraza

Yoko Ono artistak gure “bake” nahiak idaztera gonbidatzen gaitu, eta, ondoren, zuhaitzean zintzilikatzera.

Obra hau munduko bakearen aldeko aldarria da, eta artistak planeta osoan zehar abian duen proiektu handiago baten parte da. Hemen, garaiaren arabera, bisitariek aukera duzue zuen nahiak idatzi eta zintzilikatzeko, eta, beste batzuetan, zuhaitzari xuxurlatu diezazkiokezue.

Animatu eta parte hartu!

Historian zehar, olibondoak erabilera ugari izan ditu: Mediterraneoko herrietako oinarrizko laborantza izateaz gain, bakearen, garaipenaren eta bizitzaren sinbolo unibertsala izatera ere iritsi da. Klima leuneko ia eskualde guztietan landatzen da, izotzaldirik gabeko eremu eguzkitsuetan, eta haren fruitua, oliba, eta horren produktua, olioa, dieta mediterraneoaren eta elikadura-industria garrantzitsu baten oinarrietako bat dira.

Yoko Ono, Bilborako nahien zuhaitza (Wish Tree for Bilbao), 1996/2014
Eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Zerekin eginda dago?
El-Anatsui

Zerekin eginda dago?

304 gela, hirugarren solairua

El Anatsui bere metalezko eskultura harrigarriengatik da ezaguna batik bat. Nola egiten ditu? Bada lanketa nekez eta astun baten bidez: aluminiozko zati erabiliak lautu, bihurritu, zanpatu eta, kobrezko haria erabiliz, elkarren artean josi. Eta talde-lanari esker egiten du hori, bere laguntzaileekin!

Artista afrikarrak klima-aldaketaz ere hitz egiten digu. Litekeena da itsasoaren mailak gora egin eta lur gehiago estaltzea edo, alderantziz, erabat desagertzea: naturak planeta aldatu eta eraldatu dezake zaintzen ez badugu.

El Anatsui, Handituz doan itsasoa (Rising Sea), 2019
Aluminioa eta kobrezko alanbrea
800 x 1400 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Eta amaitzeko, proposamen bat: etxera itzultzerakoan, familiartean, bil itzazue birziklatzeko asmoz bereizi dituzuen materialak edo bilgarriak. Ondoren, guztion artean eta talde-lanean, josi egin ditzakezue manta handi bat osatzeko eta, gero, gustuko duzuen leku batean zintzilikatu: zure gelan, korridorean?

Espero dugu esperientzia hau interesgarria irudituko zitzaizuela, eta arteaz gozatzeko eta ikasteko aukera izango zenutela Museoan. Laster arte!

Beste ibilbide batzuk