Motion. Autos, Art, Architecture
2022.04.08 - 2022.09.18
Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema bezalako arloekin lotzen du. Ikuspegi globala duenez, erakusketak zalantzan jartzen du diziplina desberdinen arteko banaketa, eta elkarrekiko dituzten lotura bisual zein kulturalak aztertzen ditu. Teknologia eta artea lotzen dituzten antzekotasunak ere jorratzen ditu, eta agerian jartzen du, adibidez, haize-tunelaren erabilerak zenbateraino lagundu zuen automobilei forma aerodinamikoagoa ematen, energia gutxiago erabilita azkarrago joan zitezen. Aerodinamikaren iraultza horrek eragina izan zuen mugimendu futuristaren artelanetan, baita garai hartako beste artista batzuen lanetan ere eta, azkenerako, den-denaren diseinu industrialean sumatu zen eragin hura, etxetresna elektrikoetan hasi eta lokomotorreraino.
Erakusketak ia berrogei automobil biltzen ditu: mota bakoitzeko onenetakoen sorta bat, beren edertasuna, berezitasuna, aurrerabide teknikoa eta etorkizun-sena kontuan hartuta aukeratuak. Aretoen erdian daude kokatuta, artelan eta arkitektura-adibide garrantzitsuz inguratuta; asko lehen aldiz aurkezten dira publiko zabalaren aurrean, orain arte ez baitira sekula atera dagozkien bilduma pribatu edo erakunde publikoetatik.
Automobilak goitik behera eraldatu du gure planetako hiri- eta landaeremuko paisaia, baita gure bizi-estiloa ere; beste edozein asmakuntzak baino askoz gehiago. Energia elektrikoak ekarri bide duen iraultza berri baten atarian gauden honetan, erakusketa hau konbustioaren azken egunei eskainitako requiem antzeko bat litzateke.
Komisarioak: Norman Foster; Manuel Cirauqui eta Lekha Hileman Waitoller, Guggenheim Bilbao Museoa
Giotto Bizzarrini
Ferrari 250 GTO, 1962
Ten Tenths
© Ben de Chair
Bisita birtuala
Erakusketa
Alexander Calder
Urtarrilak 31 (31 Janvier), 1950
Aluminiozko xafla eta altzairuzko kable margotuak
385 x 575 cm
Centre Pompidou, Musée National d'Art Moderne / Centre de création
industrielle, Paris, Frantzia. Purchased by the State, 1950. Attributed 1959
© 2022 Calder Foundation, New York / VEGAP, Madril
Ron Herron (Archigram)
Aisialdi-nodoa – Karabana-egitura, 1967
Tintazko marrazkia eta collagea Letrafilmdun taula gainean
40 x 54,5 cm
On loan from the Ron Herron Archive
© Ron Herron Archive
© VEGAP, Bilbao, 2022
Bridget Riley
Ch'i-Yün, 1974
Akrilikoa liho gainean
210,5 x 211,5 x 5,7 cm
Collection Cranbrook Art Museum, Bloomfield Hills, Michigan. Gift of
Rose M. Shuey, from the Collection of Dr. John and Rose M. Shuey.
© Bridget Riley, VEGAP, Bilbo, 2022
Argazkia: © Cranbrook Art Museum and Cranbrook Educational Community