HERRITARTZEA

erosteko moduko “herriaren auto” moderno eta fidagarri bat ekoizteko saiakera. Prozesua 1930eko hamarkadan hasi zen, industriak herrialde-mailan hedatzen hasi zirenean —sarritan konnotazio politikoz josita egin ere—. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, susperraldi ekonomikoa eta hornidura falta puri-purian zirela, onbideratze eta harrotasun nazionalaren ikur bihurtu zen automobila. Gerraosteko austeritateak materialen neurriari, kostuei eta eskuragarritasunari ezarritako mugek ez zuten diseinatzaileen sormena oztopatu; aitzitik, berrikuntza eta asmamena sustatzeko eta gutxiagorekin gehiago egiten saiatzeko akuilu izan ziren.

Orduko arteak eta modak bat egin zuten jendarte zabalak mugikortasunarekiko zuen erakarpenarekin. Horren adibide dira Austin Mini autoa eta Op Art minigona, baita Victor Vasarelyk Renaultentzat diseinatutako logotipoa ere.

Garai hartan, auto konpaktuen kopuruak gora egin zuen Europan, eta gauza bera gertatu zen ibilgailu handiagoekin AEBn; ondorioz, automobilaren arrastoa areagotu egin zen bi kontinenteetako hiri- eta landa-paisaietan.