lygia Clark
Iragandako erakusketa

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

2020.03.06 - 2020.10.25

Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920–Rio de Janeiro, Brasil, 1998) XX. mendearen bigarren erdiko sortzaile gailen bat izan zen, abstrakzioaren aitzindaria. Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 izeneko erakusketak artistaren formazioaren urte behinenen azterketa berri bat eskaintzen du, 1948 eta 1958 arteko aroarena, hain zuzen, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatzen ari zenekoa, helburutzat zuelarik bere helduaroko sorkariak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsu bat artikulatzea. Bere hasierako lan figuratiboaren adibide nabarmenekin batera, Clarkek garai goiztiar horretan sortu zituen sail nagusietako pinturak biltzen ditu erakusketa honek, bere arte-ibilbideko aurreneko hamarkadaren ikuspegi funtsezko bat eskainiz.

Pintura “eremu esperimental” gisa hartzerakoan, izen hori erabili baitzuen artistak berak 1956an emandako hitzaldi giltzarrizko batean, Clarkek baliabidea birdefinitu nahi izan zuen, pintura tradizionalaren mugak zabalduz. Formazio ofizial bereziturik eduki gabe lotu zitzaion arteari; Rio de Janeiroko arte giroan sartu zen 1940ko hamarkada bukaeran, eta parte hartu zuen mugimendu garrantzizkoenetan, hala nola baitziren Arte Konkretua eta Abstrakzio Geometrikoa, 1950eko hamarkadan zehar. Erakusketa hau Clarken bilakaeran zentratua dago, historikoki egituratutako hiru atalen bitartez: “Aurreneko urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio Geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958”. Atal bakoitzak Clarken ideia esanguratsuenak aurkezten ditu, eta, obra hautatu batzuen bitartez, arretaz ispilatzen du bere garapen artistikoa.


Lygia Clarken aurreneko sorkarien erakusgarri honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenean egina delarik, nazioarteko arreta berritua eskaintzen dio gerraondoko panorama latinoamerikarrean ezinbestekoa den artista bati.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães

Lygia Clark
Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951
Olio-pintura mihise gainean
105,5 x 81 cm
Bilduma pribatua
© Courtesy of “The World of Lygia Clark” Cultural Association

 

 

Erakusketa

Retrato de la pianista Angélica de Rezende

Lygia Clark
Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkada
Pastela kartoi gainean
64 x 50 cm
Bilduma pribatua
© Eskaintza: «The World of Lygia Clark» kultura-elkartea

Composición

Lygia Clark
Konposizioa (Composição), 1953
Olio-pintura mihise gainean
116,7 x 80,7 x 2,5 cm
Bilduma: Patricia Phelps de Cisneros
© Eskaintza: «The World of Lygia Clark» kultura-elkartea
X.2017.60

Planos en Superficie Modulada, series B, nº 7, versión 1

Lygia Clark
Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958
Pintura industriala zur gainean
100 x 100 cm
Bilduma: Rose eta Alfredo Setúbal
© Eskaintza: «The World of Lygia Clark» kultura-elkartea
X.2017.108

Artista

1Lygia Clark en su estudio

Clark, Lygia

1920an jaio zen Lygia Clark, Belo Horizonten (Minas Gerais, Brasil), eta, 1940ko hamarkadaren amaieran, prestakuntza artistiko informalaeman zioten Rio de Janeiron Roberto Burle Marx eta Zélia Ferreira Salgado artista brasildarrek. 1950ean,...

Partekatu